Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Argazkiaz baliatzea ez da irudi mekaniko/digitala pinturara itzultzeko ariketa moduan ulertu behar, pintura irudiaren eraikuntzarako lanabes huts bezala baizik.”

Bilbo, 1981

Alain Urrutia Euskal Herriko Unibertsitatean Arte ederretako fakultatean lizentziatua da. Eusko Jaurlaritzako produzio bekak jaso eta erresidentzia artistikoak burutu ditu atzerrian, Beijinen eta Stavangerren besteak beste. Bakarka erakusketen artean daude Beijing-eko Egg galerian, Bilboko Guggenheim museoak, Errekalde aretoan, Santander-eko Juan Silió galerian eta Madrileko Casado Santapau galerian burututakoak. Bere lanak Euskal Herri mailako, estatu mailako eta nazioarte mailako talde erakusketetan izan dira ikusgai. Egun London-en bizi eta lan egiten du.

Aurretik existitzen diren irudien irakurketa berrien, berez hauek duten errealitatea zatikatuta eta berreraikita, pinturaren bitartez beraien istorioa ezabatuz; itzalen arteko joko bat, zuri beltzezko geruzak erabilita eta berrenkuadraketa eta estaltzearen detaileetako batzuk nabarmendurik bidez irudi iheskorrak sortzekotan. Argazkiaz baliatzea ez da irudi mekaniko/digitala pinturara itzultzeko ariketa moduan ulertu behar, pintura irudiaren eraikuntzarako lanabes huts bezala baizik. Memoria kolektiboa abiapuntu, egunerokotasunetik, nire esperientziatik eta inguratzen nauan errealitatetik –egunkariak, telebista, internet, mugikorra...- sortutako argazki artxibo batetan oinarritzen naiz. Pinturaren baitan gertatzen dena eta lanen neurrien eta honek lekutzearekin euren arteko eta espazioarekiko sortzen den elkarrizketa interesatzen zait; euren pertzepzioa geldotuta eta ibilbide bat ezarrita, lanak pentsatuta eta erakusketa aretoaren errealitatera moldatuta enigma baten bila nabilela.

www.alainurrutia.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Eztizen La Cruz Arnaiz

Ander Sagastiberri

Javier Arbizu