Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Erreferentziatzat ditut margenak, zirrikituak. Kolektiboki zein indibidualki komunitateetan garatutako sormen artistikoa aztertuz.

Gasteiz, 1987

Erbesteko artista, molekularki ezegonkorra eta disidenteki arriskutsua. Egoera kritikoetan norberaren oinarriak zalantzan jar ditzazket, baina batez ere, artearen bitartez pentsamendu kritikoa sustatzen saiatzen naiz. Ikusentzunezkoak besteetaz hitz egiteko herramintatzat hartzen ditut, generoa eta sistema heteronormatiboak zalantzan jarriz, ikuspegi politiko batetatik, gendartetik eta gendarteraino. Erreferentziatzat ditut margenak, zirrikituak, kolektiboki zein indibidualki komunitateetan garatutako  sormen artistikoa aztertuz. Akademia eta ekintzak uztartzen dituen ikerketa honen bitartez, ikusentzunezko artelan zein performanceak garatu ditut atzerrian, Ekuadorren, ikusentzunezko produzkzioan irakasle dihardut bertako unibertsitatean. Lanetako batzuk micromatxismoak ikustaratzen dituzte, erasoak, feminizidioa… beste batzuk ordea etnografian, antropologian eta lurrikaren ondorioz gizakiak duen erresilentzian. 2016an FEM Nazioarteko Zinema Feminista  jaialdia antolatu nuen, Tour Truck, Guerrilla Food Sound System elkartearekin batera. Gaur egun hauekin batera plazak, zinemak eta kaleak arakatzen ditugu proposamen zinematografiko, tailer, hitzaldi eta ekintza ezberdinak antolatuz.

www.alejandrabueno.com

_Harremandutako_Artistak_

Dani Mera

Mikel Otxoteko

Beatriz Sánchez