Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Hedatutako argazkilaritzatik abiatzen da, lurraldea eta nortasunaren arteko harremanak landuz eta paisaiaren izaera sinbolikoa balioan jarriz. ”

 

Amaia Molinet (1988) Lodosako artista (Nafarroa) Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa Masterra egin zuen eta UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen. Bere arte praktika hedatutako argazkilaritzatik abiatzen da, lurraldea eta nortasunaren arteko harremanak landuz eta paisaiaren izaera sinbolikoa balioan jarriz. 

Egonaldi ezberdinak egin ditu Artifaritin (Mendebaldeko Sahara), SÍM Housen (Reykjavík), Nau Estruchen (Sabadell, Bartzelona), Zébra3 - Fabrique Polan (Bordeaux) eta Centrul de Interesen (Cluj-Napoca). Beka eta sari ezberdinak jaso izan ditu INJUVE, Eremuak, Bilbaoarte Fundazioa, Bizkaiako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza erakundeen eskutik.

Bakarkako erakusketak egin izan ditu espazio ezberdinetan, besteak beste, “The Earth may want to be like it was before existing” izenekoa Hiriartean (Iruñeko Zitadela), “Das Paradies” La Taller Galerian (Bilbo), "Future Fossils" Bilboko Arkeologi Museoan eta Centro Cultural San Martínen (Buenos Aires), eta "Mugak” izenekoa Bilbaoarte Fundazioan. Taldekako erakusketetan ere parte hartu izan du, besteak beste, Uharte, Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroan, Rekalde Aretoan (Bilbo), Montehermoso Kulturgunean (Vitoria-Gasteiz), San Telmo Museoan (Donostia), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona) eta Rafael Pérez Hernando Galerian (Madril).

www.amaiamolinet.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

I.AMP Lurraldetasuna

I.AMP LURRALDETASUNA OKELAren AMParen lehenengo erakusketa da. Bertan Lurradetasunaren gaiari hel...

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Laurita Siles

David Hornback

Xabier Laka