Donostia, 1960
Gaur egun garatzen jarraitzen dudan lana 80.hamarkadan abiarazi nuen. Gehienetan eskultura lantzen udan arren, lantzean argazkiak eta lan eszenikoak ere landu izan ditut. Hainbat arte galerietan eta erakusketa areto instituzionaletan erakutsi izan dut nire lana, Euskal Herrian gehien bat, baina baita estatu Espainolean eta atzerrian ere. Erakusketa bakoitza lan berezi eta bakar gisa lantzen dut, aurrekoengandik ezberdinduz garaiko momento bitalari erantzunez, baina era batean edo bestean, aurrekoarekin harremanduz. Material eta lenguai ezberdinek lan egiten dut, batzuk formalagoak, besteak berriz figuratiboagoak, beti erreferentzia publiko eta pribaturen bat mantenduz. Obra guztiak eskuz egindako eta fondotik bereizten diren figurak izateagatik ezaugarritzen dira. Prozedura ezberdinekin esperimentatzeak erakartzen nau, material eta prozesu bakoitzak forma eta lenguai ezberdinetara urbiltzeko aukera eskeintzen baitit. Obren gaia orokorrean pertsonala izaten da, esperientzien erretratu edo autoerretratua egiteko era metaforikoa.
https://www.flickr.com/photos/elena-mendizabal/
http://galerialumbreras.com/publicacion/?artista=elena-mendizabal