Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Artea, kontzientziak esnatzeko tresna gisa ulertzen dut.”

Nere lana esparru ezberinetan garatzen da. Marrazkia, instalazioa, argazkia bai eta performancean ere. Lenguai plastiko hauek guztiak erabiltzen ditut nere lana garatzeko, zeinak izaera sozial sakona duen. Artea, kontzientziak esnatzeko tresna gisa ulertzen dut. Etikari ematen diot lehentasuna nahiz eta ez dudan artearen izaera estetikoa alboratzen. Performancea, nire lan plastikoari heltzeko beste baliabide bat moduan ulertzen dut. Performanceetatik beti geratzen da objektu “plastiko” bat, marrazki bat, pieza bat…

Izan ere, edozein artelan da sorkuntza ekintza baten arrastoa. Nere obraren kasuan ere, baina nolabait akzio hau performancearen bidez teatralizatua dago, lanari, esanahi gehiago gehituz. 

 

Arte Ederretan Lizantziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Ikertzeko Nahikotasuna eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bakarkako erakusketak izan ditu Tate Modern Galleryn (Londres), Formentarte Galerian, Zapadores Ciudad del Arten (Madril), Living Gallery Outposten (New York), Art Roomen (Madril), ertzeko arte Galería Ana Laman (Lisboa), Arte eta Historia Museoan (Durango), Os Cuatro Gatos Galerian (Santiago de Compostela), Torrene Aretoan (Getxo), Geroarte Efimerart Galleryn (Bilbo), La Lila Jauregian (Oviedo), El Quirofanon (Lanzarote) edota La Doce Galerian (A Coruña). Zenbait talde erakusketetan ere parte hartu izan du, besteak beste, Oratorio di Spinean (Venecia), Galería A del Arten (Zaragoza), Foro Arte Cáceresen (Extremadura). Oxford Housen (Londres), Ondare Aretoan (Bilbo), Museo de las Américasen (Miami) edo Maneras de hacer: Fotografía emergente de la colección del CA2M. Honetaz gain, zenbait azoka eta jaialditanere hartu izan du parte, adibidez, Contemporary Venicen (Venezia), Itineranten (New York), Latitudesen (Bolivia), Hybrid Fairen (Madril), Kalearteanen (Basauri), Culturgalen (Pontevedra),  Galerías 4en, Cárcel de Segovia sorkuntza zentruan (Segovia), Coheten (Toledo), kale mikroperformanceen jaialdi internazionalean (España, Brasil, México, Holanda, Portugal, Argentina..), Garten (Getxo) eta Getxoarteko zenbait urteetan. 

 

_Harremandutako_Artistak_

Gentz Del Valle de Lersundi

Marc Vives

Elisabeth Dominguez Ran