Ihintza-Chloë Donibane Lohizunen jaio zen 1992-an. Angoulëmeko Ecole Européenne Supérieure de l'Image-eko (EESI) diplomaduna da (2016). Diziplina anitzeko artista, fotografia, bideoa, pintura eta marrazkia egiten ditu. Bere lana erakusketetan eta jaialdietan aurkeztu du Europako hiri desberdinetan. Artista-bizileku batzuk egin ditu ere eta projektu desberdinetan parte hartzen du beste artistekin batera.
Ihintza-Chloë-k bere sortze lanetan argia materia eratzeko tresna-gisa erabiltzen du. Irmoki eusten dio Ihintza-Chloë-k xeheari, detalleari, objetu eta gertaera txikietatik hartu egin nahi du arruntasunean nabarmen-gai den hori. Azaltzen den espazioak adierazten du, orduan, nola aldiune pasakor baten ondorioa baino ez den. Ihintza-Chloëren arte-lanetan gizatiarrik eta animaliarik gutxitan agertzen dira: arkitektura, paisaia eta objetuak dira bere subjektuak. Aukeratzen dituen gaiek, itxuraz, ezdeusak ematen dute. Aukerako ikuspegi zehatzen ondoren ikusgai agertzean, ordea, erabat gainditzen dituzten historiak kontatu ahal dizkigute.
Egiten duen lanaren konzeptuan objektuarekin, gertaerarekin ber-elkartzeko asmoa dago: ezaguna zaiguna, begirada bitxi batez, ehoizko moduan ikustera eramaten gaituen bat-bateko esperientzia aparta, egunerokoaren objektuak eta elementuak handietsiz. Horrela, zentzuz bete-beteak haiek, gure interpretazio subjektiboaren ontzi modukoak bilakatzen dira, ikuslea berbidaliz bere historia eta imajinario pertsonaletara. Ihintza-Chloëren arte-lanetan esan nahi intuitibo eta poetikoa iradokitzen da. Saiakuntza introspektibo bat egiteko gonbidapena luzatzen digu, non, lekuak, arkitekturak, objetuek eta landaretzak irudikatu ahalko duten gure begiradak ikusten duena.