Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Bere buruarekin, autoritate gisa, beti borrokan dabilen pintura mota bat egiten dudala uste dut

Bere buruarekin, autoritate gisa, beti borrokan dabilen pintura mota bat egiten dudala uste dut. Autoritatea ez da tradizioa bakarrik; bada ere seriotasun ideal pertsonal bat, zenbaitetan bilatzen dudan eta beste horrenbestetan gorrotatzen dudan egitearen erraztasun bat (pintzelkadagatik apurtutako formetan eta argilun dramatikoetan gauzatzen dena, Rembrandten pinturaren antzeko zerbait, alegia). Ideal horri kontrajartzen zaio, mugatzeari, betegarri gisako koloreari, banatze erradikal legez funtzionatzen duen lerroari eta arabeskoari diedan maitasuna. Aurkaritza horretatik dator etengabeko mugimendua: isolatzen duen mozketa garbitik, atmosfera zikinetan flotatzen duen trazora; diseinuzko koloretik, espero ezinezko kolorera eta alderantziz ere. Saiatzen naiz mugimendu horretan aldioro berria izan behar duen eta batere sentimentala, espresiboa edo ilustratiboa ez den tonu bat lortzen. Barrokoko gehiegikeria eta soltura bai, baina are gehiago miresten dut Quattrocentoko zehaztasuna.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XX.AMP EZA

EZ BAT Girls invited punk rock, not Englad dio Kim Gordonek daraman kamiseta berde batek. Dr. M...

_Harremandutako_Artistak_

Xavi Ceerre

Belen Arevalo

Naia del Castillo