Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

"Materiala mugitzea, elkarrizketak sortzea. Zubiak sortzea. Gelditzea. Kristalizatzea."

Bilbo, 1994

Lan egiteko orduan,  interesak ez doaz gai, ideia edo diziplinetara bideratuta, baizik eta egiteko moduetara eta prozesuetara. Daukagun materialak gure erabakiak baldintzatzen ditu.

Materiala mugitzea, elkarrizketak sortzea.

Zubiak sortzea. Gelditzea. Kristalizatzea.


TESTU BAT IRANTZURENTZAT

Izaskun Araluzea

Paperean prestatua nuen aipamena ez dut idatziko. Agian, denboraz damutuko naizen beldurrez, edo agian, besteen hitzek nire ahotan eta  Irantzuren lanaz ezer gutxi esan dezaketelako.

Hau idazten ari naiz, hogeita bi urte ditut eta Irantzuk ere. Badirudi, Statement moduko bat idatzi behar nukeela. Statement. Horrelako hitzak ingelesez idazten dira.

Statement honek, Irantzuren lana laburtu beharko du. Agian, Artea den horri buruz zerbait “esan” edo “azaldu”. Gero testu hau argitaratua izan dadin eta norbaitek irakur dezan.

Irantzu 1994an jaio zen Gasteizen. Arte gradua egin zuen  Euskal Herriko Unibertsitatean  eta nire laguna da. Irudiekin egiten du lan, baina esango nuke eskultura lantzen duela nolabait. Ez da erraza hasiberri den lan bat definitzea, ez delako ez argia ez borobila, jaioberri delako eta etengabe aldatzen delako.  Ez ezazue aitzakiatzat hartu idatzi-berri dudana.

Irantzuren lanak badu zerbait honekin zerikusia duena, itzulpenarekin. Ezinezko itzulpenarekin. Bere lehen lanetako bat “gora arriba” deitzen da. Bi hitz hauen artean gertatzen den desorekak asko dio modu batean lanari buruz.

Tentsio moduko bat.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XIII.AMP Bakea

  2016_07_09 /// 2016_07_22           _ERLEA MANEROS_OIER IRURETAGOIENA_IRANTZU YALDEBERE_   ...

_Harremandutako_Artistak_

Txuspo Poyo

Iñaki Garmendia

Nora Aurrekoetxea _ Laura Ruiz Sáenz