Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Kontraesanean dauden objektu hauen konfigurazio pasibo-agresibo hauek, elkarrekiko dependentzian daudenak dira, eta modernitate klasikoari erreferentzia kriptiko eta eliptiko bat egiten diote nahitaez”

Durango, 1982.

 

Artista interdiziplinarra naiz, aurretik testuak eta pelikulak egin izan ditudan arren, obra grafikoarenkin lan egin dut, baita hainbat proiektu kulturaletan parte hartu  ere, baina batez ere,  eskultura egiten dut. Nire lana abangoardia historikoen berrirakurketak egitean datza, ondorengoko praktika artistikoetan izandako influentzia, izandako kontraesan historikoak eta gaur egungo sare garaikidean izandako txertaketan oinarrituta.

 

Analisi hauek egiteko abiapuntu gisara gehien bat erabiltzen ditudan formatuak, ekiteko  eta bizitzeko moduak eraldatzen dituzten espazio fisiko eta mentalak   dira; arkitektura, zinema, diseinua edota musika. Proiektuetan sarri erabiltzen ditudan materialak iheskorrak dira, hauskorrak edota egunerokoak; eskayola, zeramika, silikona, estropajua, kartoia, textilak, papera edota xaboia, guzti hauek domestikotasunari loturaren batekin eta baliteke galeraren eta doluaren sentimenduarekin harremandurik.

 

Kontraesanean dauden objektu hauen konfigurazio pasibo-agresibo hauek, elkarrekiko dependentzian daudenak dira, eta modernitate klasikoari erreferentzia kriptiko eta eliptiko bat egiten diote nahitaez. Garatzen ditudan obrek izaera poetiko oniriko handia daukate, interpretazioa zaileko objektu misteriotsuen bitartez. Erabiltzen dudan metodologia material eta objektuen ikerketan oinarritzen da, gerora beste kontestu batetan bererabiliak izan daitezen. Ohituta nago estudioan ditudan materialak etengabean berkonfiguratzen, aldez aurretik jasotako objektuak sutilki muntatzen ditut, textura eta tonalitateen kontraste bat sortuz dauden espazioaren neutralitatearekin alderatuta, eskultoriko eta funtzionalaren artean kokatuz, era formal zein kontzeptualean gaur egungo espektro eskultorikoan konfiguratuz.  Egiten ditudan piezak horma, hesi eodta beste objektu eskultoriko  batzuk dituzten kontenedoreak dira.

 

Metal eta egurrezko estrukturak dituzten aldamioak, horman kontra, lurretik hasita edota zutabe bat borobilduz daudenak,  eskala xumea duten forma organiko eta gainazal “amaitugabeekin” kontrastean, osotasu arkitektoniko bitxia sortuz, babesgabeko ingurune batean murgilduta, kristalezko kutxa bat bailitzan, non objektuen kokapenak etebizitza bat datorkigun gogora; gortina bat, altzari bat, enmarkaturiko laukia edota besaulki bate tapizatua...

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Springboard

Gentifrikazioaren gaia heltzen duen erakusketa hau Leipzig hiriko Praline espazioarekin elkarlane...

_Harremandutako_Artistak_

Elena Aitzkoa

Mikel Lertxundi

Maria Benito Píriz