Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Bere lanek figuraziotik abiatuta abstrakzioan murgiltzen den prozesua jarraitzen dute; koloreen atmosfera batean nahasiz gerora abiapuntura itzultzeko; figuraziora alegia.

Eibar,1990.

Maria Romero Laspiurren obra  publiko eta pribatuaren artean kokatzen da, bizitako eta ikusitako momentuetan, nabarmen eta ukiezinaren artean, pertsonal eta intimoan baina baita ere impertsonala denaz ari da. Egoera unibertsalean ezaugarri intimoek duten kokapenaz dihardu.

Arte modernoaren ezagutzan oinarriturik, impresionisten eragina nabari da bere lanean, baita expresionista europearren eta expresionista abstraktuen eragina, koloreak eta   argiak  berebiziko garrantzia izanik.

Gestu librea eta figurazioaren artean murgiltzen da, indarra, espresibitatea eta izaera erakutsiz.Trazo zihurra, batzutan ureztatuak, besteetan berriz mamitsuak, irudi sentsual eta limurtzaileak iradokiz. Bere lanaek figuraziotik abiatuta abstrakzioan   murgiltzen den prozesua   jarraitzen  dute; koloreen atmosfera batean   nahasiz gerora abiapuntura itzultzeko; figuraziora alegia.

Obrak bozeto txiki edota argazkietatik abiatzen dira. Ez dira errealismoarekin zerikusia duten marrazki edota pinturak. Marlen Dumas, Peter Doig edota Elisabeth Peyton artista garaikideekin puntu amankomunak aurki daitezke.

Eboluzio etengabean kokatzen da bere lana, urteetan zehar garrantzia hartuz joan dena, 2011. urtean izandako inflexio puntuaren ostean bere lana eremu sentsible eta pertosnalago batean murgildu da.

 

 

_Harremandutako_Artistak_

Arrate Rodriguez Martin

Eztizen La Cruz Arnaiz

Olatz Otalora