Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Bere lan artistikoa hurbiltasunean oinarritu izan da, egunerokotasunak  ikustezina duen konponente zitala agerian jartzean izan du interesa.”

Bilbo 1975.

Naia Del Castillo artista, irakaslea eta ikertzailea da. Bere lan artistikoa hurbiltasunean oinarritu izan da, egunerokotasunak  ikustezina duen konponente zitala agerian jartzean izan du interesa. Bere praktika artistikoa eskulturaren, performance ekintzaren eta argazkigintzaren arteko interdependentzian gauzatzen da. Gizakian duen izaera sozialaren baldintza eta ondorioz, interpelazio kolektibo ezberdinetara konprometitua egotearen, hausnartze beharrak motibatzen du bere lana. Orain duela 3 urte baino gehiao hasi zuela bere doktoretza tesiaren idazketarekin eta irakasle lanetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatean.

Gertakari hauek aldaketa intelektuala eta perzepziozkoa bultzatzen dute bere lanean. Ikerketak, irakurketa intentsiboak, idazketaren praktikak eta irakaskuntzak, bestelako perspektiba batetik experientzia intelektuala eta praktikoa inplikatzen dute. Lana orain ez da bestelako gorpuzkera batean gertatzen ( erabatean bai, orain lana tesia bera edo ikasleak bait dira), baizik eta  bera dela aldaketa prozesu honen produktu finala. Modu honetan, testua, gida, entzumen sakonak ekintza performatiboan lan egin beharrak nabarmentzen du, bere esparrua ikuslearen gorputzean/adimenean ezartzen delarik. Hain zuzen,  , EL EJERCICIO COMO HERRAMIENTA.Tres meditaciones para un happening interior, 2019ko abenduan Huarte Zentro garaikidean gertatu zena, praktikan jarri behar den soinu pieza bat da.  Ariketak, arnasketak eta praktikak berak planteatzen dituen kontzeptuen resignifikazioak, gorputza erabiltzen du medio bezala. Ahotsaren gidari jarraitu behar zaio barrenetik kanporako tranformazio baten bila. Kokatua eta hedakorra den ibilbide bat eratzen da espazioan gorpuzten den niaz, momento batez, guztia zure dena, bakarrean bilakatzen zarelako.

_Harremandutako_Artistak_

Oihane Amurrio

Nora Aurrekoetxea _ Laura Ruiz Sáenz

Iñaki Imaz