Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Eskultura, soinua eta testuaren arteko elkargurutzaketan garatzen du bere lana”.

Errenteria,  1988

Oier Iruretagoienak musika esperimentalean hasi zuen bere ibilbidea, eta beste formatu batzuetara irekitzen joan da gero, hala nola eskultura, testu edo bideo-lanetara. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an Bruselako WIELS erresidentzia programan parte hartu zuen. Bakarkako erakusketak egin ditu Bilboko Carreras Mugica galerian, Bartzelonako Halfhouse espazioan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean, besteak beste. Bilboko Le Larraskito Klubeko koordinatzaileetariko bat ere bada 2010etik.  

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XIII.AMP Bakea

  2016_07_09 /// 2016_07_22           _ERLEA MANEROS_OIER IRURETAGOIENA_IRANTZU YALDEBERE_   ...

_Harremandutako_Artistak_

Estanis Comella

Sarah Rasines

Manu Uranga