Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

”gustu txarrak onarekin topo egiten duen lekuak”.

Sara Pë (Vitoria-Gasteiz,1997)

Arte Ederretan graduatu zen eskultura alorrean UPV/EHUn. Gaur egun, Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterra egiten dihardu UPV/EHUn ere. 

Azkuna Zentroko “Atzera-begirako soinu artea” 2018 eta Bizkaia Aretoko “Gradu amaierako lanen erakusketan” 2019,  talde erakusketetan hartu du parte.

 

Nire lana hiritik zehar bidaiatu eta hiria begiratzetik sortzen da, inguratzen nauena, egunerokoa…

Betidanik erakarri izan nau gustu txarrak, kitschak, campak, gauza merkeetan biltzen den aristokraziaren laxokeriak, desiragarriak suertatzen zaizkidan gauzez betetako erakusleihoak…”gustu txarrak onarekin topo egiten duen lekuak”. 

Azken urteetan espazio publikoan ematen diren pertsonen arteko harremanak interesatzen zaizkit bereziki, kontsumo-gizartea edo benetakoa eta dirudiena beste zenbaiten artean. 

Ibili eta begiratzearen ekintzek, irudi karpeta bat sortzen ari dira, etengabe harengana jotzen dudan artxibo digital aseezin bat. Hauek ordenatuz doaz, posizioak hartuz, itzultzera iritsi daitezkeen irakurketak sortuz, prozesuaren bitartez batzuetan forma eskultorikoetan bukatuz  edo irudi jokoetan geratuz. Lanek bere garaiari erantzun behar dietela uste dut eta hortan saiatzen naiz, zintzotasunez erantzun diezaten.

_Harremandutako_Artistak_

Maider Gonzalo

Abel Jaramillo

Ana Nieto