Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Beraien lana zine experimentalean, ekintzazko artean, sormen eszenekioan eta koreografian oinarritzen da.

Sra Polaroiska Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osatzen dute. Beraien lana zine experimentalean, ekintzazko artean, sormen eszenekioan eta koreografian oinarritzen da. Beraien sormen jardunarengatik Gure Artea 2017 saria irabazteaz gain, urte luze hauetan Injuve saria, Ertibilen lehengo saria eta Madrileko “Certamen coreográfico”ko lehengo saria jaso dute.

 

Beraien lan eszeniko eta ikusentzunezkoak Arte espazio eta festibal ezberdinetan erakutsiak izan dira, Artiumen, Museo Reina Sofian, Museo Guggenheim-en, Instituto Cervantes de Estocolmon, Manchesterren, Festival de cinemas diferentes de Paris-en, Casa Encendidan, Bilboarte Fundazioan, besteak beste.

Azken bi urte hauetan, Fundation de Francek, Artehaziak eta Donostiako Tabakalerak ekoiztutako Komanditario Berriak programan barne, Andrekale pelikula instalazioa burutu dute. Honetaz gain Lur Away pieza eszenikoa sortu eta ekoiztu dute, Azkuna zentroan, El Mercat de Les Flors-en, Sevilla en Danzan eta Sismograf Oloten estreinatu dutena.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XI.AMP Testuingurua

Testuingurua, gertaera bat sinbolikoki edo fisikoki inguratzen duen gorabehera multzoa da. Testu...

_Harremandutako_Artistak_

Irati Inoriza

Ainize Sarasola

Iñaki Garmendia