Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Artearen sistemaren mugetan dauden praktiketan ere ibiltzen naiz, kamisetak edo bideoklipak egiten esate baterako”

Santurtzi, 1982

EHUn doktorea Arte Ederretan, jolasa eta sormen prozesuaren inguruko tesi batekin. Ertibilen saritua izan naiz eta Goazen Txinara programako erresidentzia egin nuen Pekinen. 2003az geroztik erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan parte hartu dut Bilbo, Madril, Bristol, Breda, Palermo, Tetouan, Oporto, Pekin edo San Diego bezalako hirietan nire lana erakutsiaz. Musikari moduan ere aritzen naiz, zuzenekoak eskainiz eta grabazioak lantzen.

 

Bideo, argazki eta marrazkiak lantzen ditut gehien bat, hala nola soinu eta musika piezak. Nire lanek forma eta egiteko era ezberdinak dituzte, baina normalean kutsu dibertigarria izan ohi dute, edo umore antzeko zerbait. Artearen sistemaren mugetan dauden praktiketan ere ibiltzen naiz, kamisetak edo bideoklipak egiten esate baterako. Irudiak eraikitzeko prozedura konplikatuegiak asmatzea gogoko dut.

 

www.unairequejo.com

_Harremandutako_Artistak_

Natalia Suárez Ortiz de Zárate

Eriz Moreno

Judas Arrieta