__Amp__
II.AMP Gorputzak
Artea eta gorputza, gorputza artean, soporte eta adierazle, subjektu eta objektu, abiapuntu edo ...
Txilen jaiotako arte langilea dugu Valentina Torres, duela bederatzi urte Bilboko bizilaguna delarik.Formakuntzaz arte pedagogian hasitakoa den arren grabatuan espezializatu zen, Bilbora iritsi arte mantendu zuen jarduna alegia, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza burutzen hasi zen arte. Egindako bidaiak eta lurralde berri honek bere lan ildoan guztiz eragin duela esan daiteke. Egindako azken proiektuak ordea argazkilaritza eta marrazkian oinarritzen dira. Arte akzioak burutzen ditu, “fotoperformance”-ak eta instalazioak. Bere lana Txilen, Perun, Argentinan, Brasilen, Italian ,Portugalen eta Espanian izan dira ikusgai.
Sormen estrategia ezberdinak aztertzen ditu ebakuntzatik, metamorfosia eta bere buruaren irudien dislokamenduak. Bere lanak elementu autobiografikoak hartzen ditu oinarritzat textutik aldenduz, post-kirurgikoak izan zitezkeen irudietan bilakatzeko, gorputza haunditzen den tokia, moztu, ezabatu eta pilatu. Gorputza ez da pretextu, beronek nola sentitzen duen eta nola transformatzen den baino.Gaur egun “gorputzetik sartu eta irtetzeko estrategiak” deituriko proiektuan ari da lanean.