Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“nire lana, mundua atzemateko eta ordenatzeko tresnen inguruko galderak luzatzea du xede, digital zein analogikoak diren baliabideen inguruko hausnarketa eginez, irudien laguntzaz ezagutza trasmititzeko objektu baitira.”

Iruñea, 1984

Xabier Barrios Elcid –Iruñea 1984- Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta argazkilaria da. Leioako Unibertsitatean Arte Ederretan “Arte, hibridazioa eta teknologia berriak informazio aroan. Irudi digitalaren konposizioa praktika artistikoetan” tesiari esker Doktore, Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia departamentuan irakasle dabil. Bere ibilbide artistikoaren emaitzak leku anitzetan erakusgai izan dira, hala nola Rekalde aretoan, Bilbao Arten, Huarte zentruan, BECen, Iruñeko gotorlekuan, Sala Araban, Getxo arten, Eibarko Portalea espazioan, edo MuVIMen Valentzian.

 

Ene ustez, lan artistikoak –beste ezaugarri anitzen artean- gaur egungo egoera eta arazo sozio-kulturalak zalantzan jartzeko gaitasuna du. Horregatik, nire lana, mundua atzemateko eta ordenatzeko tresnen inguruko galderak luzatzea du xede, digital zein analogikoak diren baliabideen inguruko hausnarketa  eginez, irudien laguntzaz ezagutza trasmititzeko objektu baitira.

Honela, nire lanak, ingurumena errepresentazeko eta ulertzeko erlazioan dauden hausnarketa anitzen isla izan nahi du. Tresna horien eraikuntzan aintzakotzat bezla hartuta, egokitzen ditugun zenbait prozesuk eta barneratuta ditugun ainbat estrategiek elarazten dizkidaten dudak transmititzen saiatzen naiz. Zeinak geure pertzeptzioan, erlazionatzeko eran, hala geure burua ulertu edo izaki bezela garatzeko moduan ezinbestean, nahitaez, eragina duten.

 

xabierbarrios.blogspot.com.es

_Harremandutako_Artistak_

Gómez Selva

Belen Arevalo

Belén Cerezo