Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Nire azken lanak,“Ikus esparru zabalduak”, habitatzearen problematikari buruz jarduten du.”

Bilbo, 1986

Bilbon jaiotako artista plastiko eta bisuala. Arte Ederretako ikasketak burutu zituen EHUn eta ondoren A Coruñara joan zen arte grafikoen inguruko master bat egitera. Gaur egun Bilbon gauzatzen du bere praktika artistikoa.

Hainbat banakako erakusketa izan ditu: “Ikus esparru zabalduak” Bilboko Rekalde Aretoan, “Invasió lumínica” Reuseko Antoni Pinyol galerian, “ITZALezina” Bilboko Windsor Kulturgintzan eta “Argien ibilbideei jarraituz” Basauriko Torrez Arizen besteak beste. Zenbait erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, esaterako: Fig Bilbao 2015, Ertibil 2014 Rekalde Aretoan, Punto y Raya 2014 Reykiavik Center for Visual Music-en, Punto y Raya 2011 Madrileko Reina Sofían edota Bilbaoarteko Ateak Zabalik 2016 eta 2017an.

Nire azken lanak,“Ikus esparru zabalduak”, habitatzearen problematikari buruz jarduten du. Gaur egun, estandar ekonomiko eta dimentsionalen mende habitatzen ditugun eraikinak, ez dira gizabanakoaren benetako beharrizanetara moldatzen, izan ere, gizabanakoa, bera, egokitu beharko da espazio honetara dauzkan baliabide ekonomikoen arabera.

Lan honetan, problematika honi buruz jarduten dut nire ikuspuntu eta bizipenetik abitatua. Habitat hau, etxea, babeslekua, intimitate-tokia, egunerokotasuna eta errutina bada ere, nire kasuan, sorkuntzarako espazioa izan da; eta, obraren emaitza baldintzatu eta mugatu duen arren, etengabeko ikerketa eragin du.

Luise Bourgeoisek bere bizitzan zehar, zenbaitetan aitortu zuen “arkitekturak gure memoriaren objektua izan behar duela” eta “gure oroitzapenak arkitektura molde direla”. Beraz, arkitektura elementu sinbolikotzat hartuta, oroipenentzako tokia eraiki dut. Bertan,  alegiazko espazioa erakusten da, gardena, ikusleari irekia eta sorkuntzaren gomutak eskaintzen dituena. 

Bizi. Pentsatu. Eraiki. Arkitektura bizitzaren eta egunerokotasunaren ikuskizunaren agertokia ez ezik, sorkuntzarena ere izan daiteke.

www.zaloaipiña.com

_Harremandutako_Artistak_

Imanol Zubiauz

Marc Vives

Estitxu Otermin