Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

III. AMP Politika

BER-eraiki, BER-interpretatu, BER-egin...Bizi dugun sistema opresoreak eskeintzen diguna desegin eta berregin. Norbanakoa eta kolektiboa esperientzia estetikoaren bidez hezitu, trebatu; finean eraldaketarako sujetu bilakatu. BER-egitea da erakusketa honetan parte hartzen duten artistak lotzen dituen haria. Diskurtso hegemonikoa berea egin, desegin eta berriro sortzen dute, diskurtso propio bat sortuz, horrela artearen potentzial eraldatzailea agerian utziz. Artea erreminta bat bilakatzen da, ikusleari eskeintzen zaion eraldatzeko tresna bat. Erakusketa honetan artea eta politikoa dena gurutzatu egiten dira, arteak daukan izaera iraultzailea agerian utziz.

Daniel Villegasek esaten duen bezala, artea eta boterea eta honen mekanismoen arteko loturak ukaezinak dira. Gauzak horrela, ematen diren harremanetan arteak ideologia dominanteetan arrakalak irekitzeko eta alternatiba berriak eraikitze aldera eman dituen pausuez hausnartuko dugu. Zerk egiten du artea politikoa? Artea politikoa al da? Planteamendu honen inguruan hausnartzeko aukera dauka ikusleak erakusketa honetan.

OKELA sormen lantegia