Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

KAXETAK 2

KAXETAKen 2.SAIO HONETARAKO, lau eskutara aritu ziren Beatriz Sánchez eta Severina Beata gonbidatu genituen alde batetik eta Raisa Álava artista eta ilustratzailea bestetik.

 

Marta eta Severinak, ikus-entzunezko proposamen honetan dihardute lanean duela hiru urte Granadan ezagutu zirenetik. Beatrizek, bere objektu bizarroen sorta mugimenduan jarriz, zuzeneko animazio bat eratzen doa Severinak sintetizatzaile eta teklatuz sortutako inprobisazioaren bidez konposatzen doan melodiak entzungai diren bitartean. Atzeko neberan eta kontzertua berotzen joateko, bi artistek espreski Okelarako eta Okelan egin zuten bideo bat ere izan genuen. Yegua bideoaren izena, eta ondorengo linkean ikusgai!

 

Raisak bere partetik, azken garaian sortu dituen lanen instalazio bat ekarri zigun gurera. Raisaren grafika partikularraren ideia osatu bat jaso genuen, harategiko txoko batean montatu zuen instalazioan. Lamina digital, keramika eta fanzineez osatutako despliegeak, bere unibertso bizidun horren testigantza jasotzeko beta eman zuen. 

 

Argazki erregistroa Gomez Selva argazkilariaren eskutik jaso dugu oraingoan.

19/09/2019
19/09/2019

Beatriz Sánchez
Raisa Alava