Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

REINA JINETE María Salgado+Fran MM Cabeza de Vaca

Menderakuntzaren ideiak ia erabat moldatua dirudien mundu honetan, Jinete,

mundu horretan bertan ur-bideak irekitzen saiatzeko erabiltzen dugun izena da, gure egin dugun izen amankomuna:: audiotestu sorta bat edo soinua eta bibrazio

egin den hizkuntza bat, haren eskutik biolentzia, gozamena eta misterioaren ulermen esperientzia sentsorialera hurbiltzen gaituena. Hizkuntzak, arauak inguraturik biltzen gaitu, eta, barru-barrutik, aurreikusi gabeko, homogeneoak ez diren eta zeharrargiak diren soinuzko eta hitzezko erabileren bidez erantzuten dugu::: gau bat bezain iragankorrak diren bide efimero horiek, hitz egiten ikasteko unearen oroitzapena bezain eskuraezinak edo berdintasun erradikaleko uneak diren bezain bereziak direnak::: erresuma labur bat.

Jinete Último Reino trilogia osatu zuten obra eszenikoen konposizioan sortutako pieza performatibo, instalatibo eta grafikoak biltzen ditu Reina Jinete erakusketak. Trilogia 2017ko ekainaren 30ean hasi zen, Frag. 3 estreinatu zenean Madrilgo Mataderon, 2019ko maiatzaren 3an jarraitu zuen, Frag. 2  filmaren estreinaldiarekin MACBAn, eta 2021eko azaroaren 18an itxi zen, Frag. 1 estreinaldiarekin, Udazkeneko Jaialdiaren barruan, Teatros del Canalen. Arauaren eta desioaren eta hizkuntzan subjektibotasun berezia eratzearen inguruko ikerketa baten zati gisa asmatuak, ez dago haien artean sortze prozesu baten aurreko eta ondorengo bat, baizik eta ardatz gisa publikoarekin elkartzea eta entzutea oinarri hartzen duen sorkuntza prozesuaren momentu bat; performancetik kartelera, audiotik partiturara, bideotik performancera.

---

María Salgadok (1984) eta Fran MM Cabeza de Vacak (1976) elkarrekin lan egiten dute Madrilen 2012tik. Beren proiektu komuna audiotestuaren ideian oinarritzen da, poesiaren, hizkuntzaren, musikaren, soinu-artearen eta performancearen arteko elkargune gisa. Elkarrekin artelanen corpus garrantzitsu bat garatu dute bi ikerketa-ardatzen inguruan: Hacía un ruido (2012-2016), 2011ko desobedientzia politikoaren zikloa aztertzen duena, eta liburu baten itxura hartu zuena (Frases para un film político, 2016), disko bat, ensemblerako pieza instrumental bat, soinu-instalazio bat (Estábamos, venía, 2015) eta obra eszeniko bat, besteak beste CDN Teatro Valle Inclán antzokian aurkeztu zutena; eta Jinete Último Reino (2017-2021), desobedientzia subjektiboa eta disidentzia sexuala aztertzen dituena, handik, ensemblerako pieza instrumental bat sortu zen, Manifiesto (2018) kartela , hiru partitura, Negro soinu-artearen pieza bat (Radio Reina Sofía, 2016), Nana de esta pequeña era audiobideoa (Bergen Assembly, 2019) eta honen bertsio instalatiboa (WKV Stuttgart, 2020)  baita bertsio oktofoniko bat ere Tabakalera Donostian ikusi zena (A la poesía la llama lengua..., 2021); Bai eta denbora luzeko hiru pieza eszeniko ere - Frag 1, Frag, 2 eta Frag. 3 –, besteak beste, Mercat de les Flors, Reina Sofía Museoa, Bernako Auawirleben jaialdia edo Buenos Aireseko Kirchner Kultur Zentroan aurkeztu direnak.

---

IREKIERA: Urtarrilak 12

1. Performance pasea 18:00

2. Performance pasea 20:00

 

 

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA:

Asteazken_Ostegun_Ostiral: 17:00-20:00

12/01/2023
09/02/2023