Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XIV.AMP Pleguak

Plegua, tolesdura, ohitura, inklinazioa, figuratiboa...  Pleguak bi indarren edo gehiagoren arteko talka gunean sortzen den tolesdura  da. Bi indar horien arteko loturak eskaintzen digun espazioa, dialogoa, bortitza edo leuna izan daiteke. Plegua soma daitekeena eta ikusezinaren arteko harremana da, harrem honen tirabirak ditugu ikusgai Okelako erakusketa honetan. Izkututakoa agerian utziz, talkak sorturiko orbanak erakustaraziz. Ahopean dagoenari ahotsa emanez.  

Artista bakoitzaren egitean, beste artistaren lanekin ematen diren espazio komunak arakatu dituzte oraingoan. Espazio horiei erreparatuz  bertan ematen diren egoerak aztertuz, non elkartzen edo aldentzen diren, konexio puntu horiek identifikatuz. Elenaren tolesdura eta korapiloetatik,  Damarisen plano eta koloreen gainjarketara eta Claudiaren materialen aglutinaziora iristeko eman diren plegu, tolesdura, bueltak eta biribilketak interesatzen zaizkigu gaurkoan, bakoitzaren espezifikotasuna galdu gabe.

 

 

OKELA

Sormen

Lantegia