Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XV.AMP Forma

Gauzek badute muga bat. Dira eta ulertzen ditugu beraien ertzetatik haratago dagoena ez delako gauza hori baizik eta beste bat. Artean jardutea gauzen ertz horietan paratzea da, honen gaineko hautu estetikoak egitea. Demagun delako gauza hori hondartza bat dela. Hondartza baten ertzak imajinatu ditzakegu, alboetako harkaitzekin edo atzeko malekoiarekin topatzean suertatzen diren mugak imajinatu ditzakegu. Orain, hondartza baten forman pentsatzea da itsasoak gehitu eta kentzen dion lur eremu horretan pentsatzea, ez dakigun ur zabal horretan gogoa jartzea. 

Beste idei bat: Forma batek ez daki bere buruaz hitz egiten, beti ari da beste batetara (askotara) bidaiatzen. Eta beste hori ez da forma bat, beste zeozer da, memoriak eta proiekzioek gure buruan hartzen duten leku desokupatu horren antza dute. Hitz egiten jakin bai baina isiltzea erabaki duen haur bat da. 

Rey de la Fuente ez da ari industria astunak ekoiztutako piezez.

Domínguezek lur-azpitik lurraldera egin du jauzi.

Benitok takoi bat zanpatu du oholtza baten gainean.