Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Diskurtso heteronormatiboak eta informazioaren jendarteak guregan duen oihartzuna aztertzen du bere lanean ikuspuntu ezberdinetatik.

Cordoban jaioa, Beatriz Sánchez UPVn lizentziatu zen artista bisuala da eta Ponpeu Fabrako Arte Digitalen masterra ikasi zuen.

Marrazkilaria, performerra, ikus-entzunezko sortzailea eta aktibista digitala da. Diskurtso heteronormatiboak eta informazioaren jendarteak guregan duen oihartzuna aztertzen du bere lanean ikuspuntu ezberdinetatik.

 

Bere lanak zenbait aipamen jaso izan ditu urteetan zehar, besteak beste, Bilbaoarte, Iniciarte, NU2’s, Fundación Rafael Botí, VAD festival edo  Daniel Vázquez Díazen eskutik. Eta festibal, kanal, kolektibo eta feria ezberdinetan zabaldu izan dira Sánchezen ekoizpenak. Horietatik azpimarragarrienak, Arco, Estampa, Cosmopoética, SÂLMON <, DVDanza de la Habana, Metrópolis RTVE, TV3 Televisió, Caixaforum, IDN, La Casa Encendida, Centro José Guerrero, CentroCentro, Huarte Zentrua, etab.

 

Egun Bilbon bizi da eta arte ekoizpena, maila nazional zein internazionaleko musika talde ezagunentzako egindako bideoklipen errealizazioarekin uztartzen du. Sormen  Pedagogian ere aritu izan da, bideosorkuntza tailerrak España, Europa eta Ameriketako kulturetxe ezberdinetan gauzatuz

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kaxetak__

KAXETAK 2

RAISA ÁLAVA eta BEATRIZ SÁNCHEZ+SEVERINA BEATA buruz buru KAXETAKen 2.SAIO HONETARAKO, lau eskut...

_Harremandutako_Artistak_

Saioa Olmo Alonso

Dani Mera

Alejandra Bueno