Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Piezak etorkizuneko edo jendarte paralelo batean jatorria duten produktu kulturalak bezala ulertzen ditut”.

Madril, 1987

Madrileko Unibertsitate Komplutensean eta Hamburgoko Hochschule für Bildende Künstean Arte ederretan lizentziaduna. Artista egoiliarra izan da Tabakaleran (Donostia), NauEstruchen (Sabadell), El Ranchito Rusian (Matadero Madrid / NCCA Vladicáucaso) eta BilbaoArten (Bilbo). 2008tik bere lana hurrengo galerietan ikusi ahal izan da; Marta Cervera (Madrid), Luis Adelantado (Valencia), PM8 (Vigo) edota Espacio Alexandra (Santander). Hurrengo lekuetan ere ikusi ahal izan da bere lana, Malagako CACen , Bartzeloako Centre Cívic Can Felipa eta Fabra i Coatsen, Sala de Arte Joven de Madrid, A Coruña MACen, Balentziako Atarazanas, Hamburgoko Kunsthaus edo Umeå ko Survival Kit Festivalen.

Azkenengo urte hauetan lenguai narratibo eta bisual berezi bat garatzen joan naiz, funtsean marrazketa eta arkitektura, haur liburuen ilustrazio edo testua, komikia, heraldika edota propaganda politika bezalako eremuetako errekurtso formaletan oinarritutakoa. Nire lana hainbat gai errepikakorrek gurutzatzen dute: praktika eta teoriaren arteko kontraesanek, eraldaketa sozialen idei abstraktuek izandako influentzia erabakiorrek, historiarekin zerikusia duten botere erlazioek eta nola hau berinterpretatua izaten den oraina legitimatzeko.

Piezak etorkizuneko edo jendarte paralelo batean jatorria duten produktu kulturalak bezala ulertzen ditut. Imajina, objetu eta testuen bidez eskenatoki soziopolitiko fiktizioak planteatzen ditu, onargarriaren eta zentzugabekoaren artekoak, utopikoa eta distopikoaren artekoak. Imajinatutako errealitateak ez dira halabeharrez bizitzea egokitu zaiguna baino desiragarriagoak, bere helburu nagusia determinismo historikoa eta gure garaiko beste dogma ideologiko batzuk zalantzan jartzea da, gaur eguneko sistemari alternatibak bilatzen estimulagarri izatea. Kolore eta lodiera ezberdinetako kristal deformagarrien artetik gure munduaren bertsio aztoragarriak ikusten ditugu, zeinetan dena funtzionarazi egiten duten mekanismoak, normalean kultura eta zibilizazio kapen azpian ezkutaturik, azalerazten diren.

 

_Harremandutako_Artistak_

Ainize Sarasola

Kepa Garraza

German Andino