Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Materia denbora da eta bere esentzia poesia.

Berritxu, 1958

Ikuspegi eskultorikotik lan egiten duen artista plastiko eta bisuala.

1972 urtetik dihardu artegintzan eta Berriatuan (Bizkaia) dauka estudioa eta lantegia.

1988an bere pentsamendu eta obrari buruzko “Lertxundi, euskaradun arte unibertsala” saiakera-liburua idatzi eta argitaratu zuen 1989an argitalpen hoberenaren Euskadi Saria irabazi zuena.

Arte azoka garrantzitsuetan erakutsi ditu bere lanak, hala nola, ARCOn (Madrid), FIAn (Caracas), ART MIAMIn (Miami) NICAFen (Tokio) eta KIAFen (Seul) eta estatuko eta atzerriko hainbat galeriatan. 

Aire libreko erakusketak egin ditu neurri handiko artelanekin, Ziortzako Monastegian eta Arenatzarten. Hainbat lekutan daude bere eskultura publikoak: Markinan, Ondarroan, Berrizen, Elorrion, Amorebietan, Durangon, Gueñesen, Zarautzen, Comillasen (Cantabria) El Soplaon (Cantabria), Renon (Nevada), Florentzian (Italia) eta Netleyn (Ingalaterra) besteak beste.

Naturarekin duen ardura eta harremanaren fruitu arte-interbentzioak egin ditu naturan azken urteetan: harrobiaren lehengoratzea eta egokitzapena Markina-Xemeinen eta Aisureta gune berritua Aulestin, Lea ibilbidean. 

Artean hasi eta gutxira bere bidea ireki zuen harria, egurra eta burdinaren elkarketa oinarri duena, bere sortzaile eta ikertzaile espirituaren indar eragile eta expresabide bihurtu dena, eta azken urteetan ura, airea eta sua elementuekin lagunduta iristen zaiona ikusleari. Bere obretan, materialek eta elementuek forma eta egoera espaziala baino haruntzago doan diskurtsoa agertzen dute. Bere bilaketa plastikoaren esentzia kontzeptu eta elementu partehartzaileen elkarrekintza egokia sortaraztean datza, guztiek oro zabalago baten zati direla ulertuta. Osagarritasuna eta komunikazio elkarrekintzaren beharra bezalako kontzeptu giltzarriek jartzen dituzte koordenada arauak, harmonia eta oreka bilatzen duen espazioan.

http://www.lertxundi.eu

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Xabier Laka

Laurita Siles

Elena Aitzkoa