Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“...mugimendu erritmiko eta koordinatuen bitartez, talde identitatearen eraikuntza eta errepresentazioak zein baldintzetan ematen diren arakatzen du”.

Metrologías, Mikel Otxotekoren proiektu berrienak, ejerzitoaren, kirol profesionalaren, prezisiozko dantzaren, zentru penitentziarioen, lan industrialaren etab. bezalako eremuetan oinarrituta dagoen jolas bat da. Lan honetan, gorputz mugimenduaren idazketa teknikak eta imajinen idazketa teknikak sormenez elkargurutzatzen dira; horregatik, koreografia eta bideo proiektu bat ematen da. Bestalde, izenak, arau eta neurriek kontrol sozialerako forma bezala eta, paradoxikoki bada ere, esperimentazio artistikorako, hartzen dituzten dimentsioei erreferentzia egiten dio.

Mikel Otxotekoren praktika artistikoa, mugimendu erritmiko eta koordinatuen bitartez, talde identitatearen eraikuntza eta errepresentazioak zein baldintzetan ematen diren arakatzen du. 2011an, Manuel DeLanda zinemagile eta filosofoak gonbidatuta, New Yorkera bidaiatu zuen Pratt Instituten bere Doktore Tesia amaitzeko. Bere itzuleran, Leire San Martinekin batera, Puntuetan 2012 Zinema Independientearen difusiorako proiektua koordinatu zuen. Azken urteetan New York, Córdoba (Argentina), A Coruña eta Donostia bezalako hirietan erakutsi du bere lana. Gaur egun Metrologías proiektuan zentratzen du bere lana, azoka eta jaialdi internazionazionaletan erakutsia izan dena, hala nola, TIAF (Londres, 2015), Traverse Vidéo-Toulouse (Centre Culturel Bellegarde, 2016), eta Des Abattoires Arte Garaikide Museoan (2017). Arte garaikide, politika eta filosofia aldizkarietan idazten du maiz; Artnodes, Asparkía, CBN eta Calle 14 aldizkarietan esaterako.

_Harremandutako_Artistak_

Helena Goñi

Ainize Sarasola

Alejandra Bueno