Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“jazoera propioa aldarrikatzen duten bolumenezko lanak ebazten ibiltzen naiz”

MIKEL RUIZ PEJENAUTE (Zumarraga, 1990)

Zumarragan (Gipuzkoa) bizi eta lan egiten du. Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatua, Ikerkuntza eta Sorkuntzako Masterra gauzatuko du fakultate berean. 2017an, Tabakalerak eskainitako lehen “Artistentzako Tailerrak” programan parte hartuko du, Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba-ren eskutik. 

Azken urte hauetan baterako erakusketa ezberdinetan ibiliko da: Bilboko Windsor kulturgintzan, Donostiko Koldo Mitxelenan, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan eta Bilboko Euskaldunan. 2018an “Tabako y Garaje ¿Bailas? erakusketa indibiduala egiteko aukera izan zuen.

Izaera hedakorra edo espantsiboa duen ikuskera piktoriko batetik abiatuta, jardunbide eskultorikoekin egiten dut topo. Euskarri lauetatik abiatzen naiz (papelak, kartoiak, kamisetak, egurrezko xaflak, fotolitoak…), hauen gainean koloreanitzeko edota keinuzko izaera indatsua duten eta logotipoetara eta grafismoetara jotzen duten irudi-zeinuak sortuz. Pilaketa eta muntaketaren bidez ere  lan egiten dut, bilgarrien erara sorturiko bolumenezko estrukturetan arreta jarriz. Horrela, elementu guzti hauek bide, jazoera propioa aldarrikatzen duten bolumenezko lanak ebazten ibiltzen naiz.

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

HARRIAK: "Hire maitale traketsa"

Hire Maitale Traketsa, Harriak egitasmoaren barruko erakusketa kolektiboa da eta Beasaingo Igartz...

__Amp__

X. AMP Zoria

Susmoa, sinesmenak edo soilik zoria?   “Zoriak eraikitzen duenaren alde apustu egitea. Eta zori...

_Harremandutako_Artistak_

Leihor Bilbao

Xavi Ceerre

Usoa Fullaondo