Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

"Horregatik, orainean daukaten pisua galdezkatzen duten hiri zaharraren eta berriaren arteko erlazioak trazatzea interesatzen zait, bere pasarteen bitartez elkarrizketa bat sortua”

Sestao, 1991

 

Nahiz eta Labe Garaiaren lehenengo zenbakiak bere sirena hotsa itzali baino hamarkada bat ondoren jaio izan naizen, ibaiaren bi aldeetara eta Bilbo hiria gainezkatzen zuen jarduerari estuki lotutako iruditeria kolektiboak hain urruna ez den iragan horren gaineko iruditegi bat ezarri eta mantendu dute, zeinek lurrarekiko eta testuinguruarekiko identifikaziora deitzen duen.

Azken urteetan mendebaldeko hirien transformazioaren inguruan lan egiten dut, zeintzuk beraien produkzio forma nagusia aldatu duten ( nagusiki industrian oinarritutako eredutik, kulturan oinarritutako eredura). Horregatik, orainean daukaten pisua galdezkatzen duten hiri zaharraren eta berriaren arteko erlazioak trazatzea interesatzen zait, bere pasarteen bitartez elkarrizketa bat sortu.

Hiri testuinguru anitzei hurbilketa bat egiteak formatu desberdinetan interesatzera eraman ninduen: ikusentzunezko baliabideetatik kartografiara, katalogazioa, materialen bilketa eta dokumentazioa eta artxibora estuki lotuta dåden beste praktika batzuk, instalazioaren bitartez atalen eraketa bat ahalbidetzen didatenak.  

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Springboard

Gentifrikazioaren gaia heltzen duen erakusketa hau Leipzig hiriko Praline espazioarekin elkarlane...

_Harremandutako_Artistak_

Sara Pë

Ismael Iglesias

Irati Inoriza