Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Gertatzen den guztia beste ekintza baten ondorioa da, piezek beren baitan daramate erabaki, aldaketa eta desbideratze guztien oroimena.”

Azken urteotan egin dudan lana pinturaren, euskarriaren eta hauek betetzen duen espazioaren arteko erlazioak aztertzen dituzten muntaketa-esperientzietatik dator. Jarraitutasun nahasiak markatzen du lan-erritmoa. Gertatzen den guztia beste ekintza baten ondorioa da, piezek beren baitan daramate erabaki, aldaketa eta desbideratze guztien oroimena.

Nire lanean, marrazketa eta pintura gauza bera dira, margotzen marrazten da. Lurrean hedatutako paperezko gainazal handiek tintaren jario likidoa eta pintatzeko ekintzan inplikatutako gorputzaren mugimendua jasotzen dituzte, eta praktika horrek teknikaren nozioa zabaltzen eta hedatzen du, eta keinu, gozamen eta eszena bihurtzen da. Gorputzez gorputz materialekin, pintatutako guztia eta espazioan duen barreiadura prekarietatearen, istripuaren, dramaren, hausturaren ideiari buruzkoa dela dirudi.

Lanaren baitako basatitasuna erreskatatzea interesatzen zait; ezezagunaren eta atabikoaren arteko talka; materialen arteko akoplamendu okerra; formatu handiek gorputza irensten dutela; lehenik bota eta gero ideiak etor daitezela; non determinazio eta ausazko ahalmen bikoitza ekintza bat den.

 

Susana Talayero (Bilbo, 1961). Margolaria da. UPV/EHUn Arte Ederrak ikasi ondoren, Erromara joan zen 1986an, eta hamar urte eman zituen han bizitzen. Bilbora itzulita, pintura eta marrazketaren arloan egindako lana bideora hedatzen da. Azken aldiko erakusketen artean honako hauek daude: Zona de intercambio para especies de compañía, , Anti liburudenda (2020); El oscuro en su interior, Carreras Múgica (2019) Bilbao; Relatos de entrenamiento, Cab Burgos (2017); Una certa organizzazione delle cose, AOC galleria Bruno Lisi, Roma; Crónica inquieta 1987-2016, Bilboko Arte Ederren Museoa (2016). Zerubat, hamaikabide kolektiboaren parte da bere obra. Prácticas artísticas en el País Vasco 1977-2002, Artium Vitoria-Gasteiz. L 'occasione, Jesus Arpal Moya, Aimar Arriola eta Amparo Badiolarekin batera bere Bilboko etxe/estudioan (2011-18) eta Scriptbarik egoitzan dagoen laborategian, Gema Intxausti eta Amparo Badiolarekin Azkuna Zentroan (2020) artisten arteko topaketa publiko eta independenteak jarri izan ditu abian.

https://carrerasmugica.com/artist/susana-talayero/

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXIV.AMP NARRUAK

Artistak: ABIÁN GONZÁLEZ JONE ELORRIAGA SUSANA TALAYERO   +info ERAKUSKETA: 2020/12/17tik-...

_Harremandutako_Artistak_

Ismael Iglesias

Pepo Salazar

Ibon Landa