Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

KAXETAK 5

RIVER WILLIAM eta YESSI PERSE buruz buru

Kaxetak, asteburu batez buruz buru elkartuko diren bi artista (kasu honetan, kolektiboren) arteko topaketa da, arte plastikoen praktika ohikoen alboetan kokatzen diren proposamenak jasoko dituena. Pandemia aurretik hasi ginen River William eta Yessi Perserekin saio hau nola izatea nahiko genukeen pentsatzen baina 2020ko asmo ia guztiak joan diren moduan hurrundu zaizkigu guri ere proiekzio guzti horiek. Hala ere, Kaxetak 5 imajinatzera eraman gintuzten gogoei eutsi nahi izan diegu eta egoera berriari egokituko zaion proposamenarekin gatoz. River William diseinatzaileek espresuki Okelarako pentsatua duten instalazioan aurkeztuko dute beraien kolekzio berria. Bartzelonako Yessi Perse bikoteak aldiz, kontzertu bat baldintza txukunetan ematearen zailtasunaren aurrean, Okelako katakonbetara zabalduko dute beraien proposamena.

 

RIVER WILLIAM

 

River William Ibai Labegak eta Guillermo Orjalesek osatutako kolektiboa da eta janzkeraren eta estanpazioaren inguruan garatzen ditu bere proiektuak. Gure praktika modaren eta prozesu artistikoen arteko mugetan kokatzen da eta esperimentazio serigrafikoa du ardatz.

 

 

Y€$$I PERSE

 

Y€$$I Perseren egungo obra performance artistiko instituzionalaren mutazioaren inguruan kokatzen da aldakuntza memetikoekin. Aldaketa horiek formalizazio performatiboherrikoietatik datoz, hala nola festa-testuinguruetatik (DJ Set formatu gisa erabiliz), Cosplay/Larp konbentzioetatik (zuzeneko rola) eta Online komunitateetatik.

 

03/09/2020
05/09/2020