Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

KAXETAK 6

COSAS DE JALEO eta ANDER MANERO buruz buru

 

Kaxetak, asteburu batez buruz buru elkartuko diren bi artisten arteko topaketa da, arte plastikoen praktika ohikoen alboetan kokatzen diren proposamenak jasoko dituena. Seigarren saio honetarako, ertz hauek okupatzen dituzten bi artista jarriko ditugu elkarri begira: Cosas de Jaleo eta Ander Manero. Gurean aski ezaguna den Mikel Rúiz Pejenaute artistaren arropa marka da Cosas de Jaleo eta saio honetarako, ikusleak bere azken kolekzioko pieza bat eskuratzeko aukera edukitzeaz gain, eskultura eta moda instalazioaren artean baina ez bata ezta bestean ere aurkitzen den proposamena bisitatu ahal izango du. Ander Manerok urteetan moda industrian eta bideoklipgintzan aritu ondoren, proposamen pertsonalagoa izango den bideo ariketa deseroso bat dakarkigu. 

 

COSAS DE JALEO

JALEO OKELAN (berriz ere)
Jaleo, gaur egun, arropa marka bat da. Zehazki, kamisetak egiten dituen marka bat. Hala ere, esango nuke, hau ez dela definizio itxi bat. Kontzeptualki, janzkerari dagozkion materialak edo euskarriak erabiltzearekin lotutako problematikak aitzakotzat hartuz, serigrafiaren bidez irudimen bisual bat (jar dezagun X), gorpuzteko aukera eskaintzen diten lan ildoa da; modaren kontzeptuarekin zerikusia duten zenbait mekanismo, joera edota jarrerak bereganatuz.

2016an, Okelan egindako erakusketa baten izenburua izan zen Jaleo, non eskuz serigrafiatutako kamisetak zituzten bi pieza erakutsi nituen lehen aldiz. Lau urte igaro dira ordutik, eta bigarren aukera honetan hainbat look ezberdin aurkezten ditut.

 

 

ANDER MANERO

Ander Manero (Sestao 1987) bideoaren, performancearen eta instalazio artistikoaren artean mugitzen den artista bisuala da. Erosotasunaren ertzak inguratzen ditu, pertsonaien, mezuen, irudien eta atmosferen bidez. Formatu zehatz batean ezartzen ez bada ere, bere lanak fashionfilmetik gertu dauden pieza zinematikoak dira, baina baita animazio, instalazio, performance edo ikusizko set formatuko konposizio deserosoak ere.

 

 

 

 

13/11/2020
15/11/2020