Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

KAXETAK I

VERDE PRATO eta ROSA PARMA buruz buru

Kaxetak programari hasiera emateko, Rosa Parma eta Ana Arsuaga gonbidatu genituen Okelara. Rosa Parmak, kamixeta eta serigrafiez osatutako proposamena ekarri zigun gurera. Serpiente eta Mazmorra taldeetan ezaguna dugun eta Verde Prato izenpean aurkitzen den Ana Arsuagak aldiz, bere bakarkako lana entzuteko parada eman zigun.

VERDE PRATO

(Ana Arsuaga, 1994, Tolosa)

Kantu esperimentala

Teklatua, looperra eta ahotsa erabiliz, froga ezberdinak egitean oinarritzen da bere lana. Kantuaren bidez hitza eta melodiaren arteko harremanak interesatzen zaizkio. Serpiente eta Mazmorra taldeetan abesten du, oraingo hontan, ordea, bakarka eginiko saio bat aurkeztuko du.

 

 

ROSA PARMA

Rosaren lanean marrazkiak, prototipoak eta kamiseten, fanzineen, instalazioen eta esku-hartze berezien edizioak aurkituko ditugu.

Kultura herrikoiaren adierazpenak interesatzen zaizkio, besteak beste, tokian tokiko janzkerak eta graffitia. 

Laura Fernandezekin Puerta gune independentearen sortzaileetako bat izan zen Rosa. Gune horretan, erakusketak, hezkuntza-lantegiak, zinema esperimentalaren erakustaldiak, jendaurreko aurkezpenak eta eztabaidak antolatu zituzten. Era berean, Laura Fernandezekin batera T-festa zuzentzen du, kamiseta euskarri artistiko gisa proposatzen duen erakundea. T-festak 3 jaialdi antolatu ditu orain arte, eta zenbait artistarekin lankidetzan aritu da.

SAFETY EUS

Bera bere buruaz ziurrago sentitzen da azken aldian. Ikusgarritasun handiko eta marra islatzaileak dituen txaketa horregatik da, mundialak dira eta ez dut kolore horietan pentsatzeaz uzten. Tendentzia hutsa izango da baina eragina du niregan. 

Hontan hitz egiten lagun batek dio, bere buruaz ziurrago sentitzen dela jendartean nabarmentzen ez bada. Baina bagaude dagoeneko beste ziurtasun mota batez hitz egiten edo hori da behintzat nik ulertzen dudana. 

Zenbait txori tropikalen lumen inguruan galdetu diot nire buruari eta artikulu bat aurkitu dut on-line zeinetan laburbilduz dioen, zenbait txori, arrain eta muskerren koloreen diseinuak, ugaztunenak baina patroi aldakor eta deigarriagoak sustatzen dituztela. Eta gainera, ezberdintasuna gure begiek antzeman dezaketena baina handiagoa da beraien zentzumen sistemarako oraindik eta aldakorragoak eta deigarriagoak baitira.

Supostzen dut, batzuok txoriagoak eta bestok intsektu-hostoago garela.

 

01/05/2019
01/05/2019

Rosa Parma