Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

SAUSAGES Antoni Hervás

Sausages da Antoni Hervás artistak Okela espazioan egindako bakarkako erakusketaren izenburua.

 

Okelako kideok artista katalanari egiten diogun gonbidapen batetik sortzen da. Gonbidapen horretan, ikusmolde holistiko batetik abiatutako espazioaren esku-hartzeak sortzen hasteko nahia erakutsi genuen. Espazioa  eraldatuko zuten proposamenen gogoa genuen, lekua ulertezina bilakatuko zuten esku-hartzeena, Okelako gelatxo eta txokoak eszenatoki bakar gisa ulertuko zituztenenak.

 

Egin genion proposamena Hervasi eta Hervasek apustua bikoiztu zuen.

 

Bizitzak kointzidentzia zoriontsuak eskaintzen ditu eta hau izan da horietako bat. Proposamena Antoniren eskuetara heltzen da, hainbat urtez pantomima ingelesei eta Medearen tragediari buruzko ikerketa plastiko eta diskurtsiboaren ondoren, saltxitxa erraldoi bat egiteko motibazio indartsua sentitzen ari zen momentuan. Bere bolumena kontutan harturik, Okelako zatirik estuena saltxitxaren biribiltasuna eraikitzeko egokiena zela erabakitzen du. 

 

Iraganean Okela, haragia saltzen eta urdaitegiko ongailuak eskala txikian ekoizten zituen harategia izan zen: txorizoak, longanizak, saltxitxak, etabarrak.

 

Sausages, muntatze prozesu neketsu bezain dibertigarria izan da, 2021eko otsailean zehar hedatu dena.Prozesuak, Medearen tragedian oinarritutako baina inoiz gertatuko ez den Pantomima baterako eszenografia posible bat eman du emaitzatzat.

 

Instalazioaren soinu-zatia, bisuala bezain garrantzitsua dena, Jonás de Murias artistak egin du.


 

Esteka honetan, Antonik proiektuaren gorabeherak azaltzen dituen audioen transkripzio batzuk jaso ditugu. Gehiagorako, hemen