Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“... adierazle eta  esanahiek haien paperak aldatzen dituzte analisiaren munduan kokatuz.”

Gasteiz

Ana Nietok School of Visual Arts, Nueva Yorken burutu zituen Arte Ederretako ikasketak, argazkilaritzan espezializatu zelarik. Europa eta Estatu Batuetako hiri ezberdinetan bizi ostean; San Francisco, Boston, NY, Frankfurt, Londres Bartzelona eta Berlin tarteko, Madrilen finkatu zen duela lau urte.Bere lana Bartzelonako CCCB-en,  Tenerifeko TEA-n, Bartzelonako Valid Foto Galerian, Londresko Transition Gallery-n, Nueva Yorkeko Axel Raben Galleryn, Gazteizko Espacio Zuloa, Liverpooleko Eggspace Galerian edota  Gasteizko Amarika aretoan.

Ana Nietoren argazkiek izaera ezberdineko elementuak erregistratzen ditu: texturak, paisaiak, hiriguneko xehetasunak eta arkitektura tarteko. Irudien errepikapenen bidez, argazkilaritzak erreflexiorako markoak zabaltzen ditu, adierazle eta  esanahiek haien paperak aldatzen dituzte analisiaren munduan kokatuz. Hetereogeneoak diren argazki serieetan irudiaren erabilerak, maila plastikoan, aurretiaz finkaturiko ideiak kolokan jartzen ditu.

Hainbat proiektuetan ,Ana texturen simpletasunean oinarritzen da kontzeptu komplexuetaz hitz egiteko, Thick Skin-en kasuan denbora iheskorraz dihardu, CRASHen berriz hauskortasunaz ari zaigu eta MATTRESS eta GRIS-en kasuan aldiz, krisi ekonomikoaz. Love STory eta R.I.P. serietan artistak hitzaren morfología du aztergai, hitzak bere esanahia galtzen duenekoaz, bere buruaren objektu bilakatuz. HOLY eta ZOO-ilógico lanetan artistak giza portaerak aztertzen ditu, egunerokotasunean sorturiko kontraesanen erregistroan murgilduz. Errealitate-Fikzio binomio horretan Anak gertaera fiktizioak sortzen ditu gertaera errealetatik abiatuz, Dejà vu eta Lost and Found lanetan esaterako,

www.ananieto.com

_Harremandutako_Artistak_

Belén Cerezo

Sara Pë

David Hornback