Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Hotz betezko gau izartsu bat. Eta hutsuneak porlana eginez betetzen dituzu, hormigoia”.

Begiak bi okaran dira. Ahurrak. Eskuak haiek baino bere arroa eusten: txoritxoa eta koba. Inpresio bat, intsolazio bat, osteko sukarra eta delirioa.

Harri hauen azpian odola besterik ez da. Hilotzak fardeletan bilduta ikusi ditut, eskuak  asfaltu beroaren gainean puztuta. Jendeak jendeari deiadar egiten ikusi ditut, garrasika. Ongi etorri baterako beraien altzoa prestatuz. Agur tapaki bat ehuntzeko beraien alkandorak zarpailduz. Oihalak ihiak bailiran elkarlotu eta alkandora oihalekin saskitxo bat egin.

Arku batean nahasitako sasiarrosak, krabelinak. Hiletak pasatzen dira hortik. Beste arrazetako familiak, beraien hildakoei lurra emateko oinez doaz, isiltasunean. Makillajerako pastel koloreak. Arropa txinatarra daraman gurutziltzatutako amorantea. Motots urkilekin bere kimonoa estutuz.

Erlantza, argi kolorea, lore beiratea.

Famili belar lili eta moreak. Intxaur eta gaztainak lurrean usteldu egiten dira. Ama, pijama usaina duen altzo prestua, estatuei itxura gutxi hartzen diezu. Erreka bazterrean menda edo mendafina. Hezetasunarekin areak lur itxura hartzen du. Malkoa.

Magnolia hostoak zerutik eskegita. Eta beste zuhaitz baten itzala errautsetatik jaiotako bizkarhezurra dirudi. Hostoen aurki zilarreztatuan zeruak irrist egiten du. 

Zutaberako estruktura, biluzia -zure bizkar zuria.- Figura. Bizkarra hazi eta marrazkia bizkarraldean loratu dadin utziz. Estanpatua eta ehundua, motiboekin. Hotz betezko gau izartsua. Eta izarrak.

Gorputz osoa ekiloreari jiraka. Unibertsoz sortutako gorputzak, jira eta aztarna. Bere marrazkeraren argilunak espazioa tatuaturik. Bularra.

Hain zaila toki seguru batetara heltzeko sastraka igarobideak irazkitzea. Lore bat eseki eta harri bat pausatu. Eta beti, bizkarra emanez, bizkarra hazi eta marrazkia bizkarraldean loratu dadin utziz. Buztanean…

Zutaberako estruktura, biluzia -zure bizkar zuria-, zeozer oso txuria, ume azalarekin, ihes egiten didan zeozer. Hotz betezko gau izartsu bat. Eta hutsuneak porlana eginez betetzen dituzu, hormigoia. 

Gorputz antigualenak eguzkiz eginak daude eta masail guriekin.

Zotinka egiten du negar. Hasieratik amaierara elipsia proiektutatua, masusta osorik.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XIV.AMP Pleguak

Plegua, tolesdura, ohitura, inklinazioa, figuratiboa...  Pleguak bi indarren edo gehiagoren artek...

_Harremandutako_Artistak_

Karlos Martinez B

David Pavo

Julen Agirre Egibar