Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Kultura eta jendartearen esparru ezberdinetako elementuak aztertzen ditut hauen funtzioak desbideratu edo argitzeko asmoz”

Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn eta bertan egin zuen ere Ikerketa eta Sormena Artean Masterra. Bekadun izan da Bilbaoarte Fundazioan, Montehermoso Kulturgunean eta Bizkaiako Foru Aldundiko Arte Plastikoetan. Bere lana Ertibilen hautatua izan da eta zenbait bakarkako zein taldeko erakusketetan ikusi ahal izan dugu, horien artean, Rekalden, MEMen, Espai 777n, Bilbaoarte Fundazioan, Montehermoso Kulturgunean eta Valeyn. 

Paraleloki eta arte plastikoetan duen jardunarekin guztiz erlazionaturik, bakarkako zein beste artistekin kolaborazioan egindako proiektu ezberdinetan hartu du parte. Forma ezberdinak izan dituen proiektu eta ekitaldiak egin izan ditu Larraskitu, Bulegoa, Okela, Caostika eta BBKliven besteak beste.

 

Kultura eta jendartearen esparru ezberdinetako elementuak aztertzen ditut hauen funtzioak desbideratu edo argitzeko asmoz eta modu honetan, jakinak suposatzen zaizkion zentzuak eraldatzeko helburuz. Aurkitutako materialen gainean (fisikoak, emozionalak, jarrera mailakoak), soinu, eskultura eta ikus-entzunezko lenguaietan egiten dut lan.

 

 

 

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XX.AMP EZA

EZ BAT Girls invited punk rock, not Englad dio Kim Gordonek daraman kamiseta berde batek. Dr. M...

_Harremandutako_Artistak_

Pepo Salazar

Sandra Cuesta

Abián González