Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Bere lana figura eta fondoaren arteko erlazio moduan agertzen da sarri, sedukzioa eta persuasioa presente dauden elementuak direlarik”

Julen Garcia Muela (Beasain, 1993) artista da eta irudiaren inguruan garatzen du bereiziki bere lana. Zenbait talde erakusketetan hartu izan du parte: Reencuentros, Mercado de Abastos (Logroño, 2020), Bi Dos Two, Azkuna Zentroa (Bilbo, 2018); Él Él Él, Arenatzarte (Gueñes, 2017); Getxoarte (Areeta, 2016 eta 2014) edo Gipuazko Artista Berrien Programan, KMK (Donostia, 2016). Baita bakarkako batzuetan ere: Cierto tipo de intensidad o locución, Jugo (Córdoba, 2019); A body is never just a body, Abokatuen Eskola (Córdoba, 2018). Jazpanart festibala ko-zuzendu zuen honek iraun zituen hiru edizioetan (Beasain, 2011-2014). Egindako ekoizpen espezifikoetatik, T-festarako egindako kamixetak (2015-2016) eta Aldiri- Arkitektura eta abar- aldizkarirako egindako azala nabarmentzen dira.

Bere proiektuek gorputza lenguai moduan azaltzeari jartzen diote interesa. Errepresentaziotik gertu dagoen tendentziaren bitartez, gorputza irudiarekin erlazionatzen den modua tentsioan jartzen du. Gorputza eta honen zatiek eskaintzen dituzten aukera formal jakin batzuekin irudiak osatuaz. Bere lana figura eta fondoaren arteko erlazio moduan agertzen da sarri, sedukzioa eta persuasioa presente dauden elementuak direlarik. Batzuetan moda munduaren iruditeria parteka dezake, lenguai ekoizle izatearen bereizitasunagatik.

https://julenjulenjulen.wordpress.com/

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XI.AMP Testuingurua

Testuingurua, gertaera bat sinbolikoki edo fisikoki inguratzen duen gorabehera multzoa da. Testu...

_Harremandutako_Artistak_

Jon Otamendi

Andere Etxegarai Zubiaur

Irati Inoriza