Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“ Askotan medio batetatik beste batera aldatzen nabil, forma talde bat beste batean bihurtzen etengabean”.

Arrasate, 1994

Normalean letoiarekin egiten dut lan, burdina ez bezala, zink eta kobrez osatutako aleazioa izanik oso material malgua da. Tolestean, gutxitan memorizatzen du keinua. Hala ere, bere memoria miresgarria dela deritzot eta soilik mugimendurik nabarmenenak eta aurretik erbaki gabeak onartzen ditu Nere asmoetatik edo materialarekiko dudan borondatetik haratago, keinua gidatutako esperimentuen lokarri bezala agertzen da. Letoiak duen ezaugarri honek, zalantzarik gabe organikoaren eta sintetikoaren arteko desberdintasunak zalantzan jartzen digu, hau izanik nire lanean jorratzen dudan gahietako bat. Egia esateko, beti gauza berdinaren bueltan lanean nabilenaren sentsazio daukat. Askotan medio batetatik beste batera aldatzen nabil, forma talde bat beste batean bihurtzen etengabean.

 

Mikel Escobales Arte Ederretan graduatua da Madrileko Conplutense Unibertsitatean. Arte historia eta kultura bisualaren masterra dauka Unibertsitate Complutenseak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak batera eskintzen dutena. Azken urteotan zenbait erakusketa indibidual eta kolektibo izan ditu. Bakarkako erakusketetan aipatzekoak dira Blueproject, Hassenheide 9, kastanienalle 26, Montera 42 eta Wangjiangeko kampuseko gimnasioan egindakoak.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXVIII:AMP ZAURIA

LEIRE LACUNZA JAVIER SOTO MIKEL ESCOBALES   Ordutegia: Asteazken-ostegun-ostiral 17:00-20:0...

_Harremandutako_Artistak_

Manu Uranga

Matxalen Oñate

David Hornback