Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Bere lan eremua interdiziplinarra da, prozesu tenporal eta bitartekari experimentalak harremanduz.”

Sarah Rasines (Burgos –Gaztela eta Leon–, 1983) Burgosen bizi eta lan egiten du. Soinu eta ikusizko artista da. Arte Ederretan lizentziatu zen Balentziako San Carlos Unibertsitate Politeknikoan. Sorkuntza lana Euskal Herriko Unibertsitatean egiten ari den ikerketa proiektuarekin uztartzen du zeinetan Ikersoinu ikerketa taldearen ( Soinu eta Espazio Artistiko Ikerketa) partaide aktiboa den. Bere lan esparrua intermedia da, denbora bateko prozesuen eta medio esperimentalekin lan egiten duena. 

2018an Crystal Mine sortu zuen, #anticopyright filosofiari jarraiki, musika partekatzea sustatzeko jaioa. Zigilu independiente honek musika casette formatuan kaleratzea du helburu, esperimentazioan oinarritzen diren proiektu fresko eta ausartak bultzatuz. 

2019an Crystal Mine Radio aurkeztu zuen Radio Relativan. Bi hilabetean behin egiten den irratsaio honek, azken joerak eta zigiluarekin bat datozen interesak aztertzen ditu formatu ezberdinen bitartez. 

Sokuntza Musikalari inguruko lantegiak ematen ditu haurrentzat liburutegi eta arte zentroetan esperimentazioaren bi fase ezberdin landuz: eduki meta-literarioaren esperimentazioa eta musikatik haratago doan soinuaren esperimentazioa.

https://sarahrasines.com/

_Harremandutako_Artistak_

Zuhar Iruretagoiena

Oihane Iraguen

Larraitz Torres