Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

MOCHILAS


MARÍA BENITO

"Mochilas"

RKE. Romo Kultur Etxea

Komisariotza: Okela Kultur Elkartea

 

 

“Irudia ez da predikatu konstantea subjektu aldakorretarako. Bere helburua ez da gure ulermenera bere baitan duen esanahia hurbiltzea, baizik eta objektuaren pertzepzio partikular bat sortzea, bere ikuskera eta ezagutza propioa sortzea”

            V. Shklovski – “El arte como artificio”





 

Maria Benito konplexu gutxiz ari da egungo iruditeriarekiko liluraz “Mochilas” bakarkako erakusketan. Ohi duenez, jaio ahala hiltzen diren joera garaikideen oihartzunak suma daitezke bere eskulturetan, sare sozialenak edota musika urbanoarenak, esaterako. Eta horretarako, youth culturari berezkoa zaion malenkonia lanerako osagai bihurtzen du.

 

Egunerokotasuneko elementuak edota soinean eraman daitezkeen arropa zabalak zein motxilak izan dira lanaren oinarria bere objektu fetitxeak garatzeko orduan. Maria Benitok gorputza eta objektuaren arteko harremanaz honakoa aipatzen digu: “saiatzen naiz neure burua imajinatzen bizkarrean gauzez betetako motxila bat dudala eta motxilak sor diezadakeen neke sentimendua lantzen dut”. Motxilen formak Mariaren gorputzaren forma aldatzen duten moduan aldatuz bere gorputzak motxilaren forma. 

 

Dispositibo edo gailu moduan irakurriak izan daitezkeen eskulturak ditugu, transformagarriak, objektu mekanikotzat uler ditzakegunak, alderantzgarriak diren jaka edo gerriko batean gordetzen diren anoraken tankerakoak. Ohiko eskulturatik haratago doazen objektuak dira, modak barnebiltzen dituzten gailuak… erabiliak izan ahal direnak. 

 

Proposamen honetan ikus daiteke kultura urbanoak goi mailako kulturarekiko duen jarrera: gordina eta zuzena, pretentsiorik gabea. Pieza guztiz estetikoak dira, nerabezaroan egon daitezkeen eragin kulturalak eta garai honetan propio sentitzen diren emozioak goraipatzen dituztenak. Horregatik motxilak, eta motxila ilunak, beltzak, tristezia eta noraeza eragiten dutenak. Zamak. Predikatu konstanteak. 

10/12/2020
04/01/2021

Maria Benito Píriz