Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

VI.AMP Lana

Euskal Herriko komunitatean XX.mendean, industrializazio eta urbanizazio prozesuaren bitartez jasandako aldaketak eman ziren, ez bakarrik aspektu sozial eta ekonomikoetan baizik eta kulturan eta kosmogonian. Abra ibaiko jarduera industrialak, eta bere langileek, kultura eta bizitzeko modu jakin batzuk produzitu zituzten. Jarduera industrial horren amaiera eman zenean Labe Garaien aztarnekin geratu ginen, aztarna materialak (fabrikak, tximiniak, txatarra..) eta baita aztarna kulturalak ere, kultura industrialetik kultura popularra sortu zen. Zer egin du gaur egungo jendarteak aztarna horiekin? Nor enkargatzen da sinbolo horien birproduzitze eta legitimazio edo deslegitimazio lanekin?Artistak edo Merkatuak?

 

“El capitalismo post-industrial que por mi parte prefiero calificar de Capitalismo Mundial Integrado (CMI) tiende cada vez mas a descentrar sus nucleos de poder de las estructuras de produccion de bienes y de servicios hacia las estructuras productoras de signos, de sintaxis y de subjetividad especialmente a traves de del control que ejerce sobre medios de comunicacion, la publicidad, los sondeos, etcetera. Guattari ( 2000:7)”

 

Industrializazioa amaitu eta  kapitalismo basatiaren logikan murgilduta gaudelarik lan produkzioaren logikak aldatzen joan dira, produzitukoaren merkatuko balio, produzitzeko behar izan diren lan orduen zenbaketan oinarrituz. Sirenak jotzen duenean alde egiten dugu fabrikatik, eta artistek? Noiz egiten du lan artista batek? Zenbat kobratzen du artista horrek lan ordu horiengatik. Gatozen gaur egunera, zein artista ez da prekarietatean bizi? Artea eta prekarietateren binomio normalizatu horri zirrikituak bilatu behar zaizkio eta sinboloen produkzioa kapitalismoaren eskuetatik apartatu. Planteamendu kritiko bat gaur egungo logika kapitalistari. Gaur egun ohitzen hasi gara beka formadun lan esklabotza modernoak ikustera baina, prest egongo zinateke inolako ordainsaririk gabe lan egitera?

 

VI.AMP “LANA” jardunaldi/erakusketa hau hiru artisten obra eta ponentzien bitartez kontzeptu hauen bueltan ari da.