Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXIII.AMP TRIKIMAILUA

Artistak:

AINARA ELGOIBAR

AINIZE SARASOLA

GABRIELE MUGURUZA

Ordutegia:

Asteazken_Ostegun_Ostiral: 17:00-20:00

Berbaldia:

Urriak 10, 12:30tan Artiatx Fabrikan (Deustuibarra 70A 2.solairua)

 

 

 

 

 

 

Pierre Cabanneri eskaini zion azken arnasketa sakon formako testigantza hartan, Duchampen aitortzak zioen marrazketa mekanikoa izan zela bera gustuarengandik libratu izan zuena. Marrazketa mekanikoa konbentzio piktorikoetatik at zegoela, egite hutsaren erantzukizunetik defendatzen zuela eta hala, ez ziola inori konturik eskatu behar. 

 

Mende eskas bat iragan zaigun honetan, marrazki baten atzean dauden mekanikei beste zeozer eskatu gatzaioke. Mekanikoa izan daiteke gehiegi pentsatu gabe eskuaira eta kartaboi batekin bost marra perpentikular egiten saiatzea eta nahi gabe eskua pixka bat askatu duzun horretan suertatu den bihurgune laburrak gaur gauean insomnioa eragin dizun pentsamendu errepikakor horretara gidatzea. 

 

Edo hain izan daiteke errepikakorra eskumuturreko mugimendu bat, marraztearen ekintzaz ahantzarazten zaituela eta ordainetan, haragia eskaintzen dizula. Eta orduan gorputz bat galtzen da beste gorputz baten mesedeetan. Edo gorputz bat azaltzen da laurogeigarren hamarkadako distira baten mesedeetan. 

 

Eta shiny body horrek behin eta berriz, behin eta berriz entzun duzun abestia kantatzen dizu begietara begiratuz, atzetik eskumuturreko mugimendu isilarazi bat zena orain ikusezin den mikrofono bat heltzen ari dela promestuz. Abesti bera kantatzen den gau bakoitzean magia pusketa bat galtzen bada ere, rec sakatze bakoitzak galera hori gaindituko baitu. Ez dezagun ahaztu: aurten, bizitza begiratzeak, bizitza esperienziatzeak ordezkatuko du.