Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXVI. AMP EZKUTUKOA

ARTISTAK:

Arakne

Álex Palacín 

Ander Sagastiberri

 

Muntaketa egunetan Alexek galdetu zigun ea inoiz sentitu ote dugun lilura farola, baranda edo X hiri bat osa dezakeen edozein hiri-altzari ikustean, intentsitate artistiko handiko ekitaldi baten irteeran, jar dezagun arte garaikideko azoka batetik ateratzean.

Galderak ez zuen erantzun onik jaso, baina bai Okelatik etxerako bidean sortu ziren beste zenbait galdera: farola edo baranda horren irudia gai izango ote zen Alexen oroitzapenetan aurretik ikusitako gainerako irudiak estaltzeko? Azoka gogoratzean etorriko al zitzaion bihurgune bikaineko aparkaleku hartako flash-a? Edo are hobeto, haren inkontzienteak amets forman, kanpoko objektuaren eta barruko eskulturaren arteko elkarrizketa bat birsortzeko gai izango zen?

Dualtasuna, ezkutatzeko modu eder bezain tranpatia da. Gorputz batek beste gorputz bat behar du arreta desbideratzeko, ikusia izan nahi ez duen batek bere ondoan berritsu bat besterik ez du behar desagertzeko. Tren batek beste tren bat ezkuta dezake, Renfek bagoietan entzuten den ahots sentsualean ohartarazten duenez.

Anderrek Okelan dauden baldosa adina marrazki ekarri ditu.

Muntaian ere, espazioa bere egiteko eta ekintza-printzipioa aldatzeko  teknika bat aurkitu duela kontatzen digu. Baldosetako marrazkiak kentzean hasten omen da interesatzen zaion forma bat antzematen. Borondatezko gehikuntza-keinu bati, nahigabeko kenketa keinu batek jarraitzen dio eta bigarrenarekin geratzen da. 

Azulejuen gaineko marrazkiak. Mugatua eta ortogonala denaren mugak gainditzen dituzten ehunka izaki. Behatz erakuslearen eta hatz lodiaren arteko mugimenduek agintzen dute, gorputzaren beste zatiei ok iruditzen zaie. 

Ehunka izakiak, gaua heltzean esnatzen dira. 

Gauari, bertute on asko eskaini izan zaizkio. Ustez arrazoiak baztertzen duena irudikatzeko gaitasuna edo sexu, genero eta sexualitatearen arteko ohiko kultur izendapenak gainditu ditzaketen identitateak sortzekoa.

Gure gaua, ilunpetan dagoen eszenatoki bat da, foku on bat piztuko zaiona Arakneren totem gorputza argitzeko; harrizko dorre bat bezala, altxatzen den heinean pitzatzen dena. 750x1334 px eko bertikaltasun argiztatua. Eta berak, 

BAILA O MUERE club batean.

HERIOTZAREN DANTZA bat Erdi Aroko hilerri batean.

AZKEN GUDA DANTZA entzuten den bitartean. 

 

 

07/10/2021
28/10/2021

Ander Sagastiberri