Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Amaiak oihukatzen du: ireki itzazu ateak! Izenak ezabatzen dituen bitartean.”

Iruñea, 1985

1985ean Iruñean jaiotako artista plastikoa. Bilbo eta Madril artean lan egiten du. Amaia Gracia Azqueta bere doktoretza burutzen ari da Euskal Herriko Arte Ederretako fakultatean. Hainbat sari eta beka jaso ditu Ertibil Bizkaia, “encuentro de Navarra” eta Casa Velazquez-eko artistentzako beka batik bat.

”Amaia Graciaren paisaiak jatorrizko lekua, edertasuna,mugagabetasuna eta paradisua erreklamatzen ditu, mapak ordezkatzen dituen aldi berean, historian erabaki politikoak hartu zituzten haiek adostutako mapa berak. Hori dela eta, izenak ezabatzen dituenean, mugak deskodifikatu, mapa eta boterearen arteko harremanarekin deuseztatzen saiatzen da, munduaren beste ideia baten bila.Autoritatearen erabakiak desobeditzen ditu,lurralde kontrolaren pribilegiok hartu eta kulturak alde batera utziz,hizkuntz bera duten herrialdeak zatitzeko ahalmena hartzen duten erabakiak, zalantzan jartzen ditu. Amaiak oihukatzen du: ireki itzazu ateak!Izenak ezabatzen dituen bitartean. Bere lanek lokalizaturiko espazioei erreferentzia egiten die, argazki, mapa edota erreliebeen bitartez irudikatzen dituelarik; batzuetan ispiluen bitartez alderantzikatuz,bestelako elementuekin elkartuz, altzari ohiko eta domestikoak esaterako,non uzkurturik diruditen.Espazio bi hauen yuxtaposizioaren bitartez, objektuaren berezko espazioa eta errepresentaturikoa, benetan aldendurik dauden lekuen arteko konfrontazio bat eragiten du. Kontraespazio heterotopikoak.Egiazko lekuak altzari eskulturetan murgilduak dira naturaren kontinentetzat eragiten dutelarik. Denboran mugitutako eszenak,etxera eramanak, mahai gainetara, apaletara, alfonbren mundura edota transiziozko eremuetan, Arku baten gainazalean”. Imma Jimenez

www.amaiagracia.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

I.AMP Lurraldetasuna

I.AMP LURRALDETASUNA OKELAren AMParen lehenengo erakusketa da. Bertan Lurradetasunaren gaiari hel...

_Harremandutako_Artistak_

Xabier Laka

Mikel Lertxundi

Manu Uranga