Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Artisten Meeting Pointa Euskal Herrian bizi, Euskal Herrian jaio edota Euskal Herrian lan egiten duten artisten arteko sare aldakorra da. Artisten artean erlazioak indartu, belaunaldien artean zubiak eraiki eta esperientzien eta ezagutzen elkartrukatzea gauzatzeko erreminta bat da. Esperimentaziorako espazioa da, artearen espezifitatea mantenduz,berau jendarteratzeko tresna.

Sare aktibo bat bilatze aldera jardunaldietan eta sare digitalean banatzen da.

Artisten Meeting Pointa Euskal Herrian jaio, bizi edo lan egiten duten artisten arteko sare aldakorra da.

_Amp_Guztiak_

_Amp_Jardunaldiak_

Hiru hilabetero gertatzen diren bi asteko jardunaldiak dira, betiere jardunaldi bakoitzeko aukeratutako gai baten inguruan. Erakusketa bakoitzean hiru artistek parte hartzen dute eta honen itxieran bere lan prozesuen inguruko berbaldi batean partehartzen dute. Modu honetan, arte garaikidearen herritartzea bilatzen dugu, eta artetik sortutako diskurtsoak plazaratzea. Erakusketa bi astez dago irekita irekiera egunaren ostetik.

Irekiera egunari itxiera emateko OKELA Sormen Lantegiak beste disziplina bateko gonbidatu bat ekartzen du. Publikoa ezberdinaren topaketa gauzatzeko. 

Artista hauek zuzenean pasatzen dira Artisten Meeting Pointa sarearen parte izatera. 

 

_Amp_Sarea_

OKELA Sormen Lantegiaren web orrialdean topatzen dugun sare digitala da hau.

Sarean artista bakoitzaren informazio laburra topatuko dugu, artista bakoitzaren lan prozesuetara hurbiltzen lagunduko gaituzten hitz gako batzuekin batera, hauen artean erlazio ezberdinak gauzatuz. Artista, gestore kultural, elkarte eta jendartearentzat orokorrean pentsatutako erreminta bat da.

Sarean partehartzeko bi modu ezberdin daude; urte osoan zehar zabalik dagoen deialdi irekiaren bidez edota jardunaldietan parte hartuz.