Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Artistak lasaitasunera gonbidatzen gaitu utopiaren, filosofiaren eta epistemologiaren arteko paradigma aldarrikatzen duen bitartean.

Gaur gizartearen aldaketen aurrean (soziologikoa, teknologikoa, klima...) giza portaera eta bere mugei buruz (kontzientzia, subjektibitatea, iraunkortasuna, nortasuna...) Franck Cazenavek bere burua galdekatzen du. Ikerketa antropologikoa triptiko formatuan: lehenik, laborategi eta lantegi espazioak, non bakarka, adierazpen moduei buruz eztabaidatuko du. Bigarrenik, inprobizazio espazio bat, non perfomanceak laburpena, jatorria edo ikerketaren marruskadura bilduko ditu. Eta azkenik, hirugarrengo espazio bat, «materialismo berria», non alteritateak eta aldaketak sorkuntzarako aurretiko baldintzak finkatuko ditu. Sustraiak biderkatzen, bere ikuspegi aldakorrak (marrazkia, pintura, bideoa, irudia, instalazioa, performancea...) objektu sentsualei, zatitutako lanei edo hasierako materialtasunaren eta errealitatearen distortsioaren artean dauden esperientziei bizia emango diete. Artistak lasaitasunera gonbidatzen gaitu utopiaren, filosofiaren eta epistemologiaren arteko paradigma aldarrikatzen duen bitartean. Begiak erdi ixtera gonbidatzen gaitu, bat geure buruari begira eta bestea, munduari begira.

 

franck-cazenave.com

_Harremandutako_Artistak_

Oier Gil

Iratxe Jaio & Klaas Van Gorkum

David Hornback