Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Egunerotasunetik ateratako bizipenak dira nire marrazkien abiapuntua eta helmuga, propioak eta ezezagunenak”

Arrasate, 1992

Arrasaten jaiotako marrazkilaria. Arte ikaskasketak burutu berri ditu Bilbo eta Mexico DF artean. Egun Arrasaten burutzen du bere praktika eta baita ikasketa osagarriak ere.

Hainbat bazar independiente eta erakusketatan parte hartu du aurretik aipatutako bi herrialdeetan. Azken aldian autoargitalpenean eta fanzineen giroan dihardu lanean bere material grafikoarekin.

 

Egunerotasunetik ateratako bizipenak dira nire marrazkien abiapuntua eta helmuga, propioak eta ezezagunenak, paperean biltzen ditut isolatze erregistro bat egiteko. Funtsean figuratiboak dira, baina badute abstrakzio puntu bat trazuan eta janzkeretan. Modan arreta handia jartzen dut, ehunduran, kaletik ateratako egoerak baitira. Azken lanek fanzineen bidea hartu dute baita kamiseta eta poltsa forma ere, tematika ezberdinetako mikro-kontaketa grafikoak dira : autobiografía, arte-teoria, …

 

 

_Harremandutako_Artistak_

Rosa Parma

Alazne Zubizarreta

Raisa Alava