Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Bere praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina batzuetara gerturatzen den. Bereziki, arkitektura eta eskulturaren arteko eremuan lan egitea interesatzen zaio.

Azpeitia, 1984

 Artista da eta gaur egun EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Departamentuan tesia amaitzen ari da. Bere praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina batzuetara gerturatzen den. Bereziki, arkitektura eta eskulturaren arteko eremuan lan egitea interesatzen zaio.

Azken urteetan hainbat beka jaso izan ditu, bere ikerketa eta sormen artistikoa aurrera eramateko, hala nola Eremuak-ena, Eusko Jaurlaritzarena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena edo Etxepare Euskal Institutuarena, beste batzuen artean. 

2016. urte amaieran Renoko (Nevada, Estatu Batuak) unibertsitateko Center for Basque Studies zentruan bi hilabeteko egonaldia egiteko aukera izan du amaitzen ari den ikeketa burutzeko eta proiektu artisko bat garatzeko, EHU-ren diru-laguntza bati esker.

 

Hainbat lekutan erakutsi du bere lana azken urteetan. San Diegoko (Kalifornia, Estatu Batuak) Space 4 Art arte galerian, Riding to Amarillo izeneko talde erakustetan parte hartu du, baita Bilboko Bizkaia Aretoko California talde erakusketan ere. Koldo Mitxelenako erakustaretoan erakutsi du bere lana eta baita Bilboko Sala Rekalde aretoan ere. CENTRALE eta CENTRALE II izeneko bakarkako erakusketak egin ditu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko erakustaretoan (Bilbao) eta Oxford Aretoan (Zumaia) hurrenez-hurren.

Sari ezberdinak jaso ditu. 37. Lekeitioko Euskal Zine Bileran eta VI. EITB Bideosormen Lehiaketan, animazio-lan ezberdinengatik saritua izan da. Baita ere Gipuzkoako Artista Berrien Programan (2013) aurkeztutako proiektuagatik sariatua izan da.

Arte Ederretako Dokotoretza ikasketez gain, azkenaldian hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta kurtsoetan parte hartu du, honekin batera EHUko Arte Ederren Fakultatean klaseak eman ditu hiru ikasturtez. 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

OSKOLA PARAU

Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...

_Harremandutako_Artistak_

Elena Aitzkoa

Fermin Diez de Ulzurrun

Julen Garcia Muela