Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Izaera ematen digun edozein gauzatan dut jakingura, bereziki inkontzienteki eragiten eta  egiten gaituena.”

Tutera, 1990

Betidanik argazkigintzan ikusi dut neure burua,

baina 2008.urtean konturatu nintzen argazkilaritza behar bat zela niretzako. Diseinu grafiakoak ikasi nituen akademikoki, argazkigintzan trebatzen jarraitzen nuen bitartean: egile ezberdinak arakatzen, photoshop eta edizio programak erabiltzen... proba eta errorea izan dira nire ikasketa metodoak; egitea, jolastea eta experimentatzea.

2016.urtean  Bilboko Argazkilaritza Zentruak eskaintzen duen bekaren onuraduna izan nitzen, bertan Egile Argazkilaritza masterra burutzeko masterra, beraz geroztik Bilbon bizi naiz.

Nire lana herrialde ezberdinetan erakutsia eta argitaratua izan da, besteak beste, Espainia, Portugal, Argentina, Mexiko, Kanada, Estatu Batuak eta Filipinetan.

 

 

Izaera ematen digun edozein gauzatan dut jakingura, bereziki inkontzienteki eragiten eta  egiten gaituena. Horregatik, nire lanean identitateari lotuak dauden gaiak jorratzen ditut, eta nola eraikitzen eta islatzen diren. Memoriak ere pisu handia du nire lanean , identitatearekin eta ikasketa prozesuarekin duen loturagatik.

Paisajea eta natura interesatzen zaizkit,  emozioak islatzeko ispilu bezala ulertuta eta jatorrietara itzultzeko esperientzia moduan, gure izaera primitiboenarekin birlokatzea hain zuzen.

Ingurune naturalak, periferikoak eta gizakiaren presentzia urria dituztenak bilakatu dira nire sormena garatzeko iturriak. Isiltasuna eta introspekzioa nire sormen prozesuaren mugarri dira.

Nire ingurua eta bizipenak erabiltzen ditut material moduan kontzeptu abstraktu eta ukiezinak jorratzeko, egunerokatusean oinarritutako kosmos metafisiko txikiak sortzen ditut errealitate propioa iraultzeko asmoz.

Argazkilaritzaren mugetatik hedatzea gustoko dut, baliabidearekin experimentatzeaz gain, beste teknika eta diziplina batzuekin nahastatzea hain zuzen. Modu honetan posibilitate estetikorako aukera sorta haunditzen zaidalarik.

_Harremandutako_Artistak_

Oier Gil

David Hornback

Helena Goñi